Osasun iturria (margolana)

Eugenio Arrutiren margolana

Osasun iturria Eugenio Arruti González-Pola margolariaren Donostiako paisaia da. Luancon (Asturias) jaioa, Donostian bizi izan zen eta hiriaren paisaien margolanak egin zituen. Gaur egun hiriko San Telmo museoan ikus daiteke. Margolanaren data ez da ezagutzen; XIX. mendeko bigarren erdikoa izango da.

Osasun iturria (margolana)
Jatorria
Sortzailea(k)Eugenio Arruti y Pola
IzenburuaOsasun iturria
Ezaugarriak
Dimentsioak96 (altuera) × 142 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSan Telmo Museoa
BildumaSan Telmo Museoa

Deskribapena aldatu

Urte haietan Urumea ibaia bideratu gabe zegoen eta Amara auzoan hezeguneak sortzen zituen. Margolanean, ezkerrean, ibaia ikus daiteke. Eskuinean iturria dago eta bertan gazte bat ura edaten ari da. Gertu emakume talde bat dago, ura eramaten. Atzean San Bartolome komentua ikus daiteke. Argiaren eta itzalen efektuak garrantzitsuak dira. [1] Margolanaren neurriak 96x142 zm. dira.

Aukeraketa aldatu

Osasun iturria izan zen Donostiako San Telmo Museoak 2012ko urriaren 18 eta 19an Euskadiko Orkestraren kontzertuetan Kursaal Auditorioko hallean ikusgai egon zedin aukeratutako margolana. Donostiar museoarekin adostutako lankidetza honekin Orkestrak, Modes Mussorgskyren Erakusketa bateko margolanak interpretatu zuen. Ekimenaren helburua artea beste formatutan kontzertu aretoetara eramatea zen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu