Ortomixobirus

Orthomyxoviridae familiako birusa, harizpi bakarreko DNA duena, eta gizakietan eta animalietan gripea eragiten duena

Ortomixobirusak Orthomyxoviridae familian sailkatzen diren birusak dira, gizakia zein animaliak infektatzen dituztenak. Talde honetan gripea eragiten duten birusak daude.

Ortomixobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaNegarnaviricota
KlaseaInsthoviricetes (en) Itzuli
OrdenaArticulavirales
Familia Orthomyxoviridae
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaGripea

"Myxo" terminoak mukia esan nahi du, eta birus hauek mukiaren bitartez transmititzen direla adierazi nahi du (arnas traktuan ugaltzen baitira).

Ortomixobirusak tamaina ertaineko birusak dira (80-120 nm). Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA dute material genetiko gisa, oso zatikatuta (gripearen birusak, adibidez, 8 zatitan banatuta du RNA molekula). RNAren zati bakoitza kapside helikoidal batez dago babestua, baina birioia oso pleomorfikoa izaten da (gehienetan esferikoa izan arren).

Ortomixobirusek kanpoko bilgarria dute kapsideraen gainetik, bi glukoproteina dituena: hemaglutinina (HA) eta neuraminidasa (NA), ezaugarri antigenikoak dituztenak.

Aipatu den bezala, birus hauen berezko ezaugarria beren material genetikoaren antolakuntzan datza: RNA ez da zati osoa, hainbat zatitan agertzen baita banaturik (8 zatitan, zehazki, giza-gripearen birusaren kasuan). Genomaren egitura berezi horrek aldakortasun genetikoa areagotzen du, RNAren zatien arteko errekonbinaketa genetikoa errazten duelako. Esaterako, genoma desberdina duten bi andui birikok zelula bera infektatzen dutenean, haien RNA molekulak elkartu eta errekonbinatu daitezke, genoma berri bat agertuz.

Honen ondorio praktikoa egitura genetiko desberdinetako etengabeko birusen agerpena izaten da, gripearen kasuan urtero txerto berri bat sorrarazten duena.

Kanpo estekak

aldatu