Orthrozanclus Kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da, gaur egun iraungita dagoena. Bi espezie ezagutzen dira, O. reburrus (duela 505 milioi urte, Burgess Shalen aurkitua) eta O. elongata (duela 518 m. u. Maotianshan Shalesen aurkitua).

Orthrozanclus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FamiliaOrthrozanclidae
Generoa Orthrozanclus
[[|]]
Orthrozanclus elongata-ren fosila[1].

Aurkikuntza eta etimologia aldatu

Jean-Bernard Caron and Donald A. Jackson zientzilariek 2006an aurkitu zuten Kanadako Burgess Shalen eta "scleritomorph C" izena eman zioten, deskribapen zehatzik egin gabe. 2007an Caron eta Simon Conway Morris paleontologoek deskribatu zuten eta Orthrozanclus reburrus izena eman zioten. Orthozanclus izena grezierazko ὄρθρος + ζᾰ́γκλος (órthros + zánklos) hitzen elkarketatik dator eta "egunsentiko sega" esan nahi du; reburrus latinetik dator eta "ile tenteak" esan nahi du[2].

2015ean eta 2016an Txinako Maotianshan Shales bi ale berri aurkitu ziren, aurrekoak baino luzeagoak, 2 cm ingurukoak, eta O. elongata izena eman zitzaien. Fosil hauek zaharragoak dira[3].

Deskribapena aldatu

Orthrozanclus reburrus 6-10,3 mm-tako luzera duen animalia zen, arantzak ere barne hartuta. Gorputza obalatua zuen eta arantzak atzerantz kurbatzen ziren. Gainarlea ganbila zuen eta ertz lau batek inguratzen zuen. Gorputzaren atzealdean arantza labur ugari zituen.

Animaliaren azpialdea biguna zen, babesik gabea. Animaliak gainaldean oskola zuen eta aurrealdean hiru eskleritoz osaturiko tapa. 16 eta 20 arantza pare artean zituen albuetan.

Bizimodua aldatu

Itsaso hondoan bizi zen eta badirudi oin muskular bat zuela, gaur egungo barraskiloek duten antzera[2].

Taxonomia aldatu

Orthozanclus-aren eskleritoak ezagunagoa den Wiwaxia animaliaren antzekoak zirela ikusi da eta oskola Halkieriidoen antzekoa[4]. Ondorioz animalia bi hauen arteko espezie gisa kontsideratzen da. 1990tik aurrera eztabaida handia dago Wiwaxia moluskua edo anelidoa izango zen eta Orthozanclus ere eztabaida horretan sartu da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Maoyan, Zhu. (2017-11-14). High resolution images of Orthrozanclus elongata.  doi:10.6084/m9.figshare.c.3841387.v1. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. a b (Ingelesez) Morris, Simon Conway; Caron, Jean-Bernard. (2007-03-02). «Halwaxiids and the Early Evolution of the Lophotrochozoans» Science 315 (5816): 1255–1258.  doi:10.1126/science.1137187. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. Zhao, Fangchen; Smith, Martin R.; Yin, Zongjun; Zeng, Han; Li, Guoxiang; Zhu, Maoyan. (2017-11-24). «Orthrozanclus elongata n. sp. and the significance of sclerite-covered taxa for early trochozoan evolution» Scientific Reports 7: 16232.  doi:10.1038/s41598-017-16304-6. ISSN 2045-2322. PMID 29176685. PMC 5701144. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  4. (Ingelesez) March 2, pharyngula on; 2007.. «Orthozanclus | ScienceBlogs» scienceblogs.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Kanpo estekak aldatu