Orreagako istilua (812)

Ludovico Pío armada baten eta baskoien arteko borrokaldia, 812. urtean Orreaga inguruan gertatua
Orreagako gudua (812)» orritik birbideratua)
Artikulu hau 812ko gertaerei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orreagako gudua (argipena)».

Orreagako 812ko istilua edo Luis I.aren Iruñeko espedizioa (812) Orreagan piztera heldu ez zen gudu baten hasierako istilua izan zen, karolingiar kroniketan azaldu bezala. Luis I.a errege karolingiarraren espedizio bat Iruñetik abiatu zen bertan txikizioak eragin ondoren, baina zain zituen baskoiak Ibañetako ingurumarian. Beraz, 778. urtean gertatu bezala, franko karolingiarrek eta baskoiek parte hartu zuten. Ez da oso borroka ezaguna eta datu gutxi daude gertutakoaren inguruan.

Orreagako istilua
Motagudu
Data812
GaraiaGoi Erdi Aroa
KokalekuIbañeta
Parte-hartzaileak

Aurrekariak aldatu

Guduaren urtean Karlomagnoren semea, Ludovico Pio (Luis Errukitsu edo Luis I.a), zen orduan Akitaniako erregea, aitak izendatua eta bere aginduetara zegoena. 798. urtean, Luis I.ak kanpaina bat egin zuen Pirinioen hegoaldean; Girona, Lleida eta Huescari eraso egin zien akitaniar eta baskoien laguntzarekin. 812. urtean Al-Hakam I.a emirrarekin hitzartutako treguaren ondoren, Luis Errukitsuak enperadore karolinjioa Iruñearen jabe egin zen, eta Velasco al-Galasqi (Velasco "galoa") edo Velasco "gaskoia" handikia jarri zuen boterean[1]. Garai hartan belaskoarrak frankoen aldekoak ziren, eta hain zuzen ere, “galoak” esaten diete musulmanen kronika batzuetan. Urte batzuk geroago frankoen aurka altxatuko dira Eneko Aritza babestuz eta baskoien beste buruzagiekin bat egingo dute 824ko Orreagako guduan[2].

Gertaerak aldatu

 
Luis I.aren "solidus" txanponaren imitazio bat.

Al-Hakamekin bakeak sinatu ondoren, Luis Errukiorrak Iruñean esku hartzea erabaki zuen. Hori zen karolingiar gudarosteek Iruñeko plaza beren jabetzetan sartzeko egin zuten lehen ahalegina — izan ere, eta gorago aipatu den bezala, azken espedizioak Tortosa, Lleida eta Huescara joan ziren — eta Pirinioen hego-isurialdeko karolingiarren hedatzeko politika orokorrari erantzuten zion.

Luis I.aren bibliografoen idazlanen arabera, frankoen batzarra bildu zenean, baskoiak matxinatu zirela jakin izan zen, eta, altxamenduari aurre egiteko espedizio militarra prestatzea erabaki zuten. Gauzak horrela, 812an, karolingiarren armada Baskoniara abiatu zen uda betean. Baskoniako Akize hirira iritsi zen (Dax) eta buruzagi erreboltariak berehala bere aurrean aurkezteko agindu zuen. Haiek ez zuten agindua bete eta armadak suntsitu egin zuen herrialdea. Horren aurrean, frankoen kronikagilearen arabera, baskoiak erreguka jo zuten erregearengana eta barkatzeko grazia lortu zuten. Hori konpondu ostean, Ludovico Pio penintsulako baskoien aurka doa bere armadarekin, Pirinioak igarotzen ditu eta Iruñera jaisten da, baskoien atxikimendua behin betiko ziurtatzeko hainbat neurri hartu asmoz[3][4]. Horretarako, Iruñean tarte bat geratu zen.

Euskal Herri osoko boterea ziurtatuta, Orreagatik etxera buelta egiten du; baina, 34 urte lehenago aitari gertatutako hondamendia saihesteko, neurriak hartu zituen. Gertakari bat kontatzen dute kronistek: baskoi batek probokatzailea aurrean agertu zitzaion; frankoek harrapatu eta bertan urkatu zuten denen aurrean. Gainerako baskoiei emakumeak eta seme-alabak hartu zizkieten gatibu, troparen erdian jarri eta bidean aurrera egin zuten. Hori izan zen 812ko bigarren Orreaga, kronika frankoen arabera[4].

Ondorioak aldatu

Geroztik, Luis I-goa, 814. urtetik aurrera enperadore izan zenak, politika gogorra ezarri zuen: frankoekiko erabateko leialtasuna zuten konde, abade eta basailu izendatu zituen Akitaniako eta Baskoniako eskualdeetan; menpekotasuna onartzen ez zuten akitaniar eta baskoiak Burgundiara deportatu zituen, bakarka nahiz taldeka; eta kolonia frankoak ezarri zituen Akitanian eta Baskonian, burgundiarrenak batez ere.

Hamar urte geroago, Orreagako hirugarren guduan, hegoaldeko baskoiek karolingiarrak garaituko dituzte eta borroka horrek, Iruñeko erresumaren sorrera eragingo du[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Baskonia Erdi Aroan (V. mendetik XIII. mendera) - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) «NAVARRATE» navarrate.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  3. Lacarra, Jose María. (1972). Historia politica del reino de Navarra. Desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. Iruñea: Aranzadi. Caja de Ahorros de Navarra, 52-55 or..
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Ludovico Pío - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu