Orratz buruduna, buru orratza edo iskilinba orratz txikitxo bat da, ohiz metalezkoa, mutur batean punta zorrotza duena eta burutxo bat bestean. Funtzio asko ditu: horien artean, material edo objektu batzuk beren artean eustea. Jostungintzako lanbidean oso erabilgarria da.

Orratz buruduna

Aurkikuntza arkeologikoak ikusita, hezurrezko orratz buruduna, gizateriaren lehen asmakizunetako bat izan zen. Ospe handia lortu zuen Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman.

Mitologia aldatu

Euskal mitologian, galtxagorri edo mamur izeneko iratxoak, iskilinba kaxetan ezkutatzen ziren, eta jeinu horiek lagundu egiten zioten aurkitzen zituenari.

Kanpo estekak aldatu