Ormaiztegiko txakurra

euskarazko esakun baten protagonista

Ormaiztegiko txakurra euskarazko esamolde batean ezaguna den fikziozko edo folkloreko txakurra da. Ormaiztegiko txakurrarena egitea da, jazarpen batean, harrapatu eta pasatzea (gaztelera sartuta esamoldean batzuetan: "arrapar y pasar").[1] Besteak beste ETB1eko txirrindularitzako euskarazko emanaldiek ere zabaldu dute esamoldea, ohikoa baita atzetik datorren txirrindulari batek lehena doana harrapatzean, hori bertan utzi eta pasatzea.[2]

Esamoldearen jatorrirako proposatu den hipotesia da Ormaiztegiko txakur delakoa izan daitekeela Tomas Zumalakarregi Lehen Karlistaldiaren jeneral karlista, Ormaiztegikoa izatez.[3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Ormaiztegiko txakurra | Bergarako euskara» euskara.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. Egoitz. (2012-05-26). «De Gendt Ormaiztegiko zakurrarena egiten» Tropela.eus bloga (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  3. «Ormaiztegiko txakurra» Goiberri 2014-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  4. Gorosabel, Oier. (2012-04-22). «Zumalakarregi, Ormaiztegiko txakurra?» Eibar.org - GARAGOITTIKO ORAKULUA (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).

Kanpo estekak aldatu