Oritia (Erekteoren alaba)

Greziar mitologian Oritia Atenasko errege-erreginak ziren Erekteo I.a eta Praxitearen alaba zen. Ipar haizearen jainkoa zen Boreas berataz biziki maitemindu zen. Erekteo erregeak ez zuen bikote hau onartu, haizearen jainkoa bizi zen tokia zen Trazian egiten zuen hotzagatik eta herrialde honetako erregeek Atenasen utzi zuten oroitzapen txarragatik. Baina, uxatu ordez, ezezko honek indar gehiago eman zion Boreasen haserreari, haize zurrunbilo handiak sortuz printzesa bahitu zuena, Traziara eramanez, non ordutik berarekin erreinatzen duen. Han, Oritiarekin bi seme, gero boreada deiturikoak eta Zetes eta Kalais izenekoak eta bi alaba, Kione eta Kleopatra izan zituen.

Oritia (Erekteoren alaba)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaErekteo I.a
AmaPraxitea
Ezkontidea(k)Boreas
Seme-alabakCleopatra (en) Itzuli, Chione (en) Itzuli, Kalais, Zetes (en) Itzuli, Aurai (en) Itzuli, Haemus (en) Itzuli, Aura (en) Itzuli eta Europus (en) Itzuli
Anai-arrebakCreusa (en) Itzuli

Platonen arabera, narrazio honek benetako gertakizun bat gogorarazten du, atenastar printzesa bat haizeak itsasora jaurti zuenean, itota hilez.

Oritia izenak, grezierazko oros (mendia) eta giein (sakrifikatu) hitzetatik datorrena, itxuraz, printzesa gaztea mendietara bere misterio magikoak ospatzera joateari erreferentzia egiten dio.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk aldatu

  • Oritia, amzonen erregina bere ahizpa Antioperekin, biak euren ama Marpesaren oinordeko bihurtuz hau barbaroen aurka borrokan hil zenean.
  • Oritia nereida bat ere izan zen, Nereo eta Dorisen alaba, itsasoan bizi zena eta, bere ahizpekin batera, basoetan, eta, batez ere, hondartzetan aldareak eskainita zituena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu