Orio Semitecolo Benzon jauregia

Veneziako jauregia

Orio Semitecolo Benzon jauregia (italieraz: Palazzo Orio Semitecolo Benzon) Veneziako Dorsoduro auzoan dagoen eraikin historikoa da, Italian. Veneziako Ubide Handiaren aurrez aurre kokatuta, Santotomaso etxea eta Salviati jauregi artean dago. XV. mendean eraiki zen.

Orio Semitecolo Benzon jauregia
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak45°25′51″N 12°19′58″E / 45.4308949°N 12.3329097°E / 45.4308949; 12.3329097
Map
KomisarioaOrio (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaCalle del Bastion, 187, Dorsoduro

Historia

aldatu

Jauregitxoa XV. mendean eraiki zen, Orio familia noblearen enkarguz. XX. mendeko lehen urteetan Salviati jauregi eraiki berriari atxiki zitzaion.[1]

Deskribapena

aldatu

Eraikinaren fatxadak XV. mendeko veneziar eraikinen forma gotiko tipikoak erakusten ditu, solairu bakoitzean elementu bereiziak dituztela. Oinplano nobleak sei baoko polifora bat du, balaustrearekin, eta alboko balkoiak irtenak dira. Bigarren solairuan, balkoia duen bifora bat dago mutur batean, eta bi monofora independente ardatzaren alde banatan. Atarian, Banzoni familiaren armarri bat dago, XV. mendean Istriako harriz egina.[2][3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Egile batzuk (1985). Guida d'Italia: Venezia. Touring club italiano. 197.or. ISBN 88-365-0006-4. [1]
  2. Cirbián, Txerra (2020). Venecia. Ecos Travel Books. ISBN 978-84-15563-65-5. [2]
  3. Brusegan, Marcello (2007). I Palazzi di Venezia. Roma: Newton & Compton. 275.or. ISBN 978-88-541-0820-2.

Kanpo estekak

aldatu