Dorsoduro Veneziako sei sestiereetako bat da. Hiriaren hegoaldean kokatua dago eta Canel de la Giudecca ubidearen bi bazterreko eremua hartzen du, San Giorgio Maggiore uhartea izan ezik, San Marco sestierea baita.

Dorsoduro

La Salute eliza eta Dogana da mar
Venezia
Biztanleria 15.586 (2007)
Posta kodea 30123

2007ko abenduaren 12an, sestiereak 15.586 biztanle zituen (horietako 4.763 Giudecca uhartean eta 1.535 Sacca Fisola uhartean).

"Dorso duro" izena (euskaraz bizkar gogor) bertako lurren ezaugarritik datorkio, inguruko padurak baino finkoagoak eta egonkorragoak baitziren.

Historia aldatu

Auzoaren mendebal aldea Mendigola uhartearen gainean eraiki zen, hiriko alderik zaharrenetarikoa, Veneziako erdigunea baino mende batzuk lehenago (810). Bertan, XI. mendean, San Nicolò dei Mendicoli eliza garrantzitsua eraiki zen.

Jarraian, alboko uharteak kolonizatu ziren, Punta della Dogana muturreraino iritsi arte. Izena bertan zegoen hiriko aduanatik datorkio.

Ikustekoak aldatu

Auzo honetan daude Peggy Guggenheim Collection museoa, Palazzo Dario, San Trovaso, San Pantalon, San Nicolò da Tolentino, Ospedale Giustinian, San Sebastiano, Palazzo Ariani, Palazzo Zenobio, the Santa Maria del Carmelo, Campo Santa Margherita, Ca' Foscari, Ca' Rezzonico, Campo San Barnaba, Santa Maria della Salute eta La Dogana da Mar (Punta della Dogana museoa, 2009an inauguratua[1].).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu