Orio Arraun Elkartearen tituluak eta errekorrak

Orio Arraunketa Elkartea Orioko kirol talde historikoa da. Kontxako Bandera gehien lortu duen arraunketa taldea da, besteak beste. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.

Historia aldatu

Orioko Traineruaren lehenengo erreferentzia ofizial idatzia 1879. urtekoa da, Donostiako Kontxako Estropadetan izan zen eta hirugarren postua lortu zuen.

1901ean lortu zuen Oriok Kontxako Estropadatan lehen garaipena. Udaleko batzordea edota Arrantzale kofradia arduratzen zen garai hartan Orioko trainerua antolatzeaz.

1890etik 1932ra Orioko arraunlariak herriaren izenean aritzen ziren, ORIO. 1933tik 1964ra Emen-Gatoxtik-ORIO izenarekin lehiatzen ziren.

1965eko ekainean sortu zen Arraun Kluba.

“Club de Remo Olímpico de Orio” izena hartu zuen. Urte hartan bertan hasi ziren aulki mugikorra edota arraunketa olinpikoarekin (Outriggers-ak).

1986an Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan eman zuen izena Arraun Klubak, eta izen ofizialari “Arraunketa Elkartea” izena erantsi zitzaion. Horrela, gaur egun Arraun Klubaren izen ofiziala hau da: Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea. Laburtuta: C.R.O. ORIO A.E.

Arraun munduak enpresen babesa jasotzen hasi zenetik Orioko arraun klubak hainbat laguntzaileren babesa jaso du. Babesle nagusien izenak taldearen izenetean aipatu dit klubak, besteak beste: Camping-Orio, Orio-Cinzano, Orio-Cepsa, Hondartza?-Orio, Orio-La Gula del Norte, Otsein-Orio, Candy-Orio, Candy-Orio-Isabel, Candy-Orio-Grupo Eibar.

Tradizioz Orioko Traineruaren izena San Nikolas izan da, Udalerriko Patroiaren izenean. Azken urte hauetan, ordea, Orioko Traineruak beste izen batzuk hartu izan ditu, Kanpa eta Txiki hain zuzen ere, Asier Gaztañazpiren eta Juanmari Larrañagaren izenean, istripuz hildako arraunlariaren eta patroiaren omenez. Aurten traineru berriak "Mirotza" izena du.

Uniformea aldatu

Orioko arraunlarien kolore bereizgarria horia da, elastikoetan beltzarekin konbinatuta. Traineruaren kolorea ere horia da, hala ere traineru berdearekin ere aritu dira oriotarrak.

Palmaresa aldatu

Orio Arraun Elkarteko arraunlarien palmaresa izugarri zabala da.

Kontuan hartu behar da oriotarrek tosta arraunketako modalitate guztiak (Batela, Trainerila eta Trainerua) praktikatzen dituztela eta, baita ere, arraunketa olinpiko-aulki mugikorreko zortzi modalitateak (Skiffa, Skull bikoitza, Lauko skull-a, Lemazain gabeko bikoa, Lemazain gabeko laukoa, Lemazaindun bikoa, Lemazaindun laukoa eta modalitate nagusia den Lemazaindun Zortzikoa).

Tostako arraunketa. 1879 - 2007 aldatu

Tostako arraunketari bagagozkio, kontaezinak dira lortutako lehenengo postuak 437 garaipen metatuz historian zehar:

Txapelketak (132), Ligak (43), Bandera-Trofeoak (281).

TXAPELKETAK : 132 Titulu.

  • 2. KANTAURIko Txapelketak trainerutan.
  • 34 ESPAINIAko Txapelketa, 1944. urtean lehendabiziko aldiz antolatu zirenetik; 28 senior mailan, (Gehiena lortu dituen Elkartea dugu ORIO). Gehitu beste mailatako txapelketak: 4 Jubenil mailan, 1 Kadete mailan eta 1 Infantil mailan.
Modalitatez: 11 Bateletan, 8 Trainerilatan eta 15 Trainerutan.
  • 45. EUSKADIko Txapelketa. Hauek 80-ko hamarkadan hasi ziren antolatzen.
Modalitatez: 27 Bateletan, 12 Trainerilatan eta 6 Trainerutan.
  • 62 GIPUZKOAko Txapelketa, maila eta modalitate guztietan:
Modalitatez: 39 Bateletan; 16 Trainerilatan eta 8 Trainerutan.

Ligak aldatu

43 LIGAko tituluak gehitu behar dizkiogu: 28 Bateletan; 10 Trainerilatan; 5 Trainerutan.

Banderak eta garaikurrak aldatu

BANDERA + TROFEOAK : 281

Kantauriko kosta osoan irabazitako beste hainbat eta hainbat Bandera eta Trofeoak 281, osatzen dute hasieran aipaturiko 437 kopuru-zifra potoloa. Adibide ikusgarriena, beharbada, honako hau da: 1991-2006ko hamaseikadan, 320 lehenengo postu lortu dira; tarte horretan irabazitako Banderak 275, Trofeoak 16 eta 24 ( Jeitsierak + Sailkapen estropadak) izan direlarik:

  • 111 Bandera eta 3 Trofeo Bateletan;
  • 42 Bandera eta 7 Trofeo Traineriletan;
  • 129 Bandera, 6 Trofeo eta 24 Jeitsiera+Sailkapen estropadak Trainerutan.

TRAINERUA

Exklusiboki TRAINERUAn murgilduz, 237 aldiz sailkatu dira lehenengo postuan oriotarrak, mota guztietako estropadatan (Desafioak, Jeitsierak, Sailkapenak, Ligak, Txapelketak, Banderak eta Trofeoak); 252 BANDERA eta 14 TROFEO metatuz gaur arte. Nabarmentzekoak dira besteak beste:

  • 31 KONTXAko Banderak.
  • 2 Kantauriko Txapelketak (1930-1943).
  • 1 Bizkaiako Diputazioko Zilarrezko Kopa, hiru urte jarrain irabazteagaitik Abrako Estropadak.

(1934-1935...1942).

  • 3 Euskal Federazioak antolatu berri dun Traineru Ligak.
  • 15 Espainiako Txapelketak.
  • 6 Euskadiko Txapelketak.
  • 8 Gipuzkoako Txapelketak.

ORIOko Traineruak Kantauri osoan irabazi ditu banderak; besteak beste, honako lekuetan: Biarritz, Donibane-Lohitzune, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Elantxobe, Plentzia, Getxo, Erandio, Bilbo, Portugalete, Santurtzi, Zierbena, Castro, Santoña, Astillero, Camargo, Santander, Luanco, Castropol, A Coruña, Moaña eta Vigo.

Azpimarratzekoa modukoa da, errepikaezina baita, SEVILLAn , 1992-eko Erakusketa Unibertsala zela-eta, egindako estropadan lortutako bandera. (EUSKADI-EXPO-92).

Interesgarria da, baita ere adieraztea, irabazleren ranking-ean, ORIO dugula nagusi, besteak beste Bandera hauetan:

  • 31 KONTXAko Bandera.
  • 15 ESPAINIAko Txapelketa.
  • 10 NERBIOI-IBAIZABAL Bandera.
  • 9 EL CORTE INGLES Bandera.
  • 9 ZARAUTZko Ikurrina.
  • 7 SANTOÑAko Bandera.
  • 7 BERMEOko Ikurriña.
  • 7 VILLA BILBAO Bandera.
  • 5 ORIO Bandera.


Azpimarratu baitere, Bilboko ibaian egiten diren estropadatako denbora-errekorra gehienak bereganatu dituela ORIOk

Hauexek dira:

  • Villa Bilbao - 18:33:22 (1995)
  • Erandio - 18:09:16 (1991)
  • Gran Premio Nervión - 19:24:57 (Egun Batekoa-Canillatik,1995) eta 38:59:34 (Denbora Totala-Canillatik, 1995)
  • El Corte Inglés - 19:24:65 (Egun Batekoa - Canillatik, 1997)

Kanpo estekak aldatu