Ordezkarien Nazioarteko Eguna

Ordezkarien Nazioarteko Eguna. Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 73/286 ebazpena onartuta, Nazio Batuen helburu nagusiak betetzeko ordezkariek duten eginkizun erabakigarria aitortzen du. Ordezkarien zereginen zati bat helburu horiek betetzea da, dela nazioarteko bakea mantentzea, dela giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua sustatzea, dela multilateralismo eraginkorra sustatzea[1].

Ordezkarien Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Commemorates (en) Itzuliordezkari eta Nazio Batuen Erakundea
Indarraldi2019ko apirilaren 2a - 
EgunApirilaren 25
Denbora-tarte2020 - 
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…

Estatu kideen ordezkariek Nazio Batuen Erakundean duten papera ezagutarazteko, NBEren Batzar Nagusiak apirilaren 25a izendatu du Ordezkarien Nazioarteko Eguna.

Eginkizunak aldatu

Ordezkariek Nazio Batuen Erakundea biziarazten dute. Haiek gabe, Erakundea ez litzateke dena izango. Akordioak negoziatzen dituzte eta euren herrialdeekin koordinatzen dira. Batzuk aliantzak osatzen dituzte, beste batzuk borrokan diardute konpromisoak lortzeko. Modu horretan, NBEk ordezkatzen duen multilateralismoa gorpuzten dute.

Ordezkariek beren herrialdeak ordezkatzen dituzte Nazio Batuen Erakundeko bileretan. Goi mailako politikaririk egon ezean, ordezkariek beren herrialdearen izenean hitz egiten dute, eta botoa ematen dute NBEko Batzar Nagusian eta beste foro batzuetan, hala nola NBEko Segurtasun Kontseiluan. Ordezkariak beren herrialdeek izendatzen dituzte. Horregatik, zerbitzatzen duten gobernuaren interesei jarraitzen diete.

Aurrekariak aldatu

Nazioarteko Ordezkarien Eguna San Frantziskoko Konferentziaren lehen egunaren urteurrena ospatzen da, Nazio Batuen Nazioarteko Erakundearen Konferentzia bezala ere ezaguna. 1945eko apirilaren 25ean, berrogeita hamar herrialdetako ordezkariak elkartu ziren lehen aldiz San Frantziskon. Bigarren Mundu Gerraren hondamendiaren ostean elkartuta, munduko bakea berreskuratuko eta gerraosteko mundu-ordenari arauak ezarriko zizkion erakundea sortzea zen haien helburua.

850 ordezkarik hartu zuten parte bi hilabetez luzatu zen jardunaldi hartan. Munduko biztanleriaren ehuneko laurogeitik gora ordezkatzen zuten, munduko erlijio eta kontinente guztietako pertsonak; denak bakea gorde eta mundu hobe bat eraikitzen lagunduko zuen erakunde bat sortzeko ahaleginean.

Lehenengo bileratik bi hilabetera, 1945eko ekainaren 26an, Nazio Batuen Gutuna sinatu zuten konferentzian parte hartu zuten 50 herrialdeetako ordezkariek. Akordioaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundea sortu zen, gaur egun 193 estatu kidek osatzen duten erakundea eta estatu kideetako ordezkarien arteko elkarrizketa kolektiborako nazioarteko gune nagusi gisa balio duena. Poloniak, konferentziaren garaian gobernurik ez zuena, geroago sinatu zuen gutuna, eta, ondorioz, Estatu kide fundatzaileen kopurua 51ra igo zen.

2019ko apirilaren 2ko 73/286 ebazpenean, Batzar Nagusiak San Frantziskoko Konferentziaren lorpena gogoratzen du, eta Ordezkarien Nazioarteko Eguna aldarrikatzen du apirilaren 25a.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu