Ikusmen artifizial

Adimen artifizialaren atala, objektu baten forma, kokapena, orientazioa eta dimentsioa adierazten duten datuak, sentsoreen bidez jasotakoak, ordenagailuaren bidez prozesatzeaz arduratzen dena
Ordenagailu bidezko ikusmena» orritik birbideratua)

Ikusmen artifiziala edota ordenagailu bidezko ikusmena, mundu errealeko irudiak bereganatu, landu, aztertu eta ulertzeko metodoak erabiltzen dituen zientziaren jakintzagai bat da, irudi horiek ordenagailu bidez zenbaki edo zeinu informazioan ekoizteko asmoz. Gizakiok inguruko mundua ulertzeko geure begiak eta burmuinak erabiltzen ditugun antzera, ikusmen artifizialak ondorio berbera sortzen saiatzen da, honela ordenagailuek irudi edo irudi-sekuentzia bat ulertzen saiatu eta une zehatz aldiro modu batera edo bestera joka dezaten. Ulermen hau hainbat arloren bidez lortzen da, tartean geometria, estatistika, fisika eta beste hainbat. Datuen bereganatzea hainbat modutara lortzen da, tartean bideokamera bidezko hainbat ikuspegien edota mediku-eskaner baten datu dimentsioaniztunen bidez.

Ordenagailu bidezko ikusmena eta harekin lotura duten beste arloen arteko harremana.

Ordenagailu bidezko ikusmena erabiltzen duten teknologia asko daude, adibidez, gauzakien antzematea, gertakarien hautematea, eszena edo kokalekuen berreraikitzea (mapping) irudien zaharberritzea.

Kanpo-estekak aldatu