Orain bi milla urte (Orain bi mila urte) Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bertso sorta bat da. Antzinaroko "kantabriar" euskaldunen eta erromatarren arteko borrokak aipatzen ditu, baita garai haietako Lekobide[1] eta Otsobal euskal buruzagiak eta Tubal, denak pertsonai sasi-historiko-mitologikoak ere, bai eta Octaviano erromatar enperadorea ere. Leloren kantua edo Kantabriarren kantua deritzon kantu apokrifoan eta batez ere Juan Benanzio Arakistainen Tradiciones Vasco-Cántabras liburuko "Los Cantabros" (kantabriarrak) kontakizunean oinarritzen da.

Orain bi milla urte
Jatorria
Egilea(k)Jose Manuel Lujanbio
Argitaratze-data1933
ArgitaletxeaArgia
Ezaugarriak

1933an argitaratu zen, bi zatitan, Argia aldizkariaren 647.[2] eta 648. zenbakietan[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Luis Michelena (1985) «Contra Lekobide» in Anuario del Seminario Julio de Urquijo, 20-1,1986, 291-313 or.
  2. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  3. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).

Kanpo estekak aldatu