Ontzalu Santxitz[1] X. mendeko Nafarroako infantea izan zen. Aita Antso Abarka eta ama Urraka Fernanditz Gaztelako infanta izan zituen.

Ontzalu Santxitz

Aragoiko konderriako gobernadore

996 - 997
Bizitza
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza997
Familia
AitaAntso II.a Gartzeitz
AmaUrraka Fernanditz
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Biografia aldatu

Almanzor amiriar hajibak 982. urtean Iruñeko Erresuma eraso zuen. Itun moduan, Antso II.ak Ontzalu semea eta Urraka alaba Kordobara bidali zizkion. Bertan, 983 inguruan, Urrakak Almanzor ezkondu zuen[2][3] eta islamera bihurtu zen, Abda izena hautatuz.

996-97 urteetan, amarekin batera Aragoiko konderria gobernatu zuen.[4] 996 eta 997 urteetako bi agirik bakarrik Ontzaluren agintaldia aditzera ematen dute. Biak Gartzia III.a Santxitzenak dira eta honako esaldia dute: "Aragoin nire ama Urraka erregina eta nire anaia Ontzalu agintariak ziren".[5] Ontzaluk ere agiriak berretsi zituen.[6] Ontzalu eta Urrakaren agintaldiaz (edo erregealdiaz) ez da beste ezer ezagutzen,[4] baina Gonzalo Martínez Díez historialariak Aragoiko regulus (erregeordea) zela uste zuen, Iruñeko anaiaren agintepean eta bere ama eskarmentudunaren laguntza zuela. 947 eta 958 artean Antso II.ak sistema bera erabili zuen: Gartzia bere aitak Aragoiko erregeorde izendatu zuen, Orti Ximenez kondearen laguntzarekin.[7]

997 inguruan, iruindarrek Calatayuden aurkako espedizio bat burutu zuten, eta gobernadorearen anaia hil zuten. Almanzor hajibak, Iruña eta Uncastillo hirien aurkako espedizioetan atzemandako 50 presoak hiltzea agindu zuen. Ibn Darray arabiar historialariaren esanetan, Abd al-Rahman gazteak bere osabetako bat burugabetu zuen. Litekeena da osaba Ontzalu izatea, 997tik aurrera berari buruzko aipamenik ez dagoelako.[8] Edonola ere, Antso Nagusia bere ilobaren erregealdia hasi zenerako, 1004an, jada hilda zegoen.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Burgi, Mikel. Emires y califas de Córdoba: Cinco generaciones de madres vasconas. Nabarralde.
  3. Enrique Martínez Ruiz, Consuelo Maqueda Abreu, Emilio de Diego. (2000). Atlas histórico de España. 1 Ediciones AKAL, 79 or. ISBN 9788470903496..
  4. a b Ubieto Arteta 1989, 204, 309 orr. .
  5. Ubieto Arteta 1989, 309, n. 104 orr. : regnantibus matre mea Urraca regina et fratre meo Gundisalvo in Aragone.
  6. Martínez Díez 2007, 38–39 orr. .
  7. Martínez Díez 2007, 36 orr. .
  8. Ubieto Arteta 1989, 309, n. 105 orr. .
  9. Martínez Díez 2007, 238 orr. .

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.