One-Punch Man (japonieraz: ワンパンマン Hepburn: Wanpanman?, «Gizon ukabilkada-bakarra») akzio eta komediazko webkomiki bat da, gerora manga gisa eta azkenik animean ere plazaratu dena. Web-komikia One izeneko autore japoniarrak sortu zuen 2009. urtean eta oso ezagun bihurtu zen 7,9 milloi bisita izan baitzituen. Jatorrizko hizkuntzan hau da, japonieran, wanpanman hitz-joko bat da, wanpan eta Anpanman hitzekin egina; wanpan "kolpe bakarra" da eta Anpanman umeentzako liburu bateko pertsonaia da.

 One-Punch Man
Jatorria
Egilea(k)One
Izenburuaワンパンマン, ONE PUNCH MAN eta ওয়ান পাঞ্চ ম্যান
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomediazko anime eta manga, akziozko manga eta animea eta science fiction anime and manga (en) Itzuli
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak

onepunchman-anime.net
Twitter: opm_hachaca Edit the value on Wikidata
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Sailaren aurkezpen-testua.

Istorioan, Saitama izeneko superheroi baten nondik norakoak kontatzen dira, zeina hiru urteko entrenamendu gogor baten ondoren, oso indartsu bilakatzen den (aldi berean burusoil geratuz). Animean erakusten da nola Saitamak bere indarra frogatzeko etsai indartsuak bilatzen dituen baina denak golpe batez garaitzen dituen. Ondorioz arazo existentzialak ditu, helbururik edo desafiorik gabeko bizitza batean murgildurik aurkitzen baitu bere burua.

Bertsio digital batean, Yusuke Muratak egina, Young Jump-en web orrian argitaratzen hasi zen 2012an. Shūeisha manga fisikoan ere argitaratzen du, hau da, liburuan argitaratzen du. EEUU Viz-eko median lizentzia lortu zuen eta gaur egin Weekly Shonen Jump Alpha-n argitaratzen da astero.​

2015. urtean anime bat sortu zen webkomiki honetan oinarrituz, Madhouse ikus entzunezko enpresaren eskutik. Selecta Vision izeneko enpresak Espainian moldatzeko eskubideak bereganatu zituen eta Movistar + ordaindu beharreko plataforman igortzen hasi zen, hasieran azpitituluen bitartez eta ondoren gaztelerara itzulita 2016. urtean. Latinoamerikan itzulita agertzen da 2017. urtetik aurrera, Netflixen bidez ikusgarria izanik

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historia Japonian dagoen fikziozko Z Hirian garatzen da. Munduko hiriak mustro misteriotsu batzuek erasotzen dituzte, kalte larriak eta hondamendiak eraginez. Munstroei aurre egiteko Heroien Erakundea deritzona antolatua da, heroiak errekrutatu, sailkatu eta bideratzen dituena.

Mundu horretan, Saitama super-heroi guztiz boteretsua da, edozein munstro kolpe bakarraz garai dezakeena. Egiazko borroka orekatu baten bila dabil, baina inola ere aurkitzen ez duenez helbururik gabe eta noraezean bizi da. Bestalde, haren xalotasuna eta itxura arrunta tarteko, oso jende gutxik daki bere boterearen berri.

Historia aurrera doan heinean, Saitamak, Genos izeneko ziborga ezagutzen du. Genosek Saitama borrokan ikusi eta haren botereaz harriturik, bere maisu izan dadila eskatzen dio, Saitamaren maila lortzeko esperantzan. Saitamak onartu egiten du eta gero, Genosek konbentziturik, Heroien Erakundean izena ematen dute biek, gizateria mehatxatzen duten munstroen kontra hobeki borrokatzeko, baina baita ospea eta soldata irabazteko ere. Genos berehala sartzen da goi mailako heroi gisa, baina interes eta motibazio falta tarteko, Saitama behe mailako heroitzat hartua da.

Nahiz eta Saitama goi mailako edozein heroi bezain indartsua izan (indartsuagoa ez bada) eta etsai arriskutsuenak errazki menderatu, ingurukoek ez dute aintzakotzat hartzen, gehienak ez baitira haren indarraz jabetzen. Erakundeko beste heroiek baztertu egiten dute ahula delakoan, eta hiritarrek egiazko heroia ote den zalantzak dituzte.

Heroien Erakundea aldatu

Heroien Erakundea, mundua gizaki edo munstruo maltzurrez babesteko sorturiko egitura bat da. Agoni izeneko pertsona dirudun batek eratu zuen istorioa hasi baino hiru urte lehenago, bere biloba erasotua izan zen ondoren. Ehundaka heroi ezezagun bildu zituen eta maila desberdinetan banatzeko sailkapen bat ezarri zuen:

  • S-klasea, maila goreneko heroi bereziak biltzen dituena.
  • A-klasea, goi mailako heroiez osatua.
  • B-klasea, behe mailako heroiez osatua.
  • C-klasea, maila apalegia duten heroiek osatzen dute.

Erakundean izena ematean gainditu beharreko proben arabera sailkatzen dira heroiak talde batean edo bestean. Erakundearen barnean, egindako merituen arabera heroia mailaz alda daiteke. C klaseko heroiak ez beste guztiei soldata eta misioak ematen dizkio erakundeak.

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaia nagusiak aldatu

Saitama (japonieraz: サイタマ Saitama?) : Heroiaren izena: Kapadun Burusoila

25 urteko gizon burusoil bat da. Munstro eta etsaien aurka borrokatzen duenean traje hori bat erabiltzen du, eskuzorro gorriekin eta kapa txuri batekin. Nahiz eta itxuraz indartsua ez dirudien, bere barnean munduko botere handiena gordetzen du. Izan ere, borrokatzen dabilenean, kolpe bakarraz edozein aurkari suntsitzeko gai da. Aldi berean, izugarri azkar mugi daiteke eta zerurainoko jauziak egin, eta gainera oso gogorra da, jasotako eraso fisikoek ez baitiote kalterik egiten. Botere hau bereganatu zuenetik, Saitama izaki apatiko eta emoziorik gabea bilakatu da. Kontuan hartuta haren arerio guztiak hil egiten direla ukabilkada bat jaso orduko, ez dago inor zirrara sentiarazten dionik lehian dabilen bitartean.

Istorioa baino hiru urte lehenago, oraindik heroia ez zenean, karramarro itxurako munstro bat ume bat erasotzen ikusi eta munstro hura garaitzea lortu zuen, kostata izanda ere. Orduan bere gaztaroko ametsa jarraitzea erabaki zuen: super-heroi bihurtzea. Bere ametsa lortzeko entrenamendu intentsibo bat jarraitu zuen; egunero ehun flexio, ehun abdominal eta ehun kokorikatze egitea, hamar kilometro korri egitea, goizetan platano bat baizik ez gosaltzea eta berogailuak inoiz ez piztea entrenamentuetan zehar, nahiz eta min handia sentitu. Urte eta erdi ondoren Saitamak bi aldaketa nabaritu zituen berengan: ile guztia galdu zuela eta beste gizakiek baino indar handiagoa zeukala.

Genos(ジェノス Jenosu?) Heroiaren izena: Ziborg deabrua

Genos mutiko arrunta zen 15 urte bete zituen arte. Adin horrekin ziborg bat ikusi zuen, zeina, burua galduta, Genosen herrixka erasotzen hasi zen, bertako biztanleen heriotza eraginez. Genos izan zen biziraun zuen bakarra, zientzialari batek salbatu baitzuen. Bizitako esperientzia lazgarriaren ondorioz, ziborg hura topatzea eta garaitzea erabaki zuen. Horretarako, bere bizitza salbatu zuen zientzialariari gorputz osoa aldatzeko eskatu zion, armak ezarriz eta ziborg bilakatuz aldi berean. Ziborg honen atzetik zebilen bitartean, euli itxurako munstro baten aurka borrokatu zen eta hark garaitua izateko zorian saitama agertu zen munstro hau zailtasunik gabe menperatuz. Geroztik Saitamaren ikasle izango zela erabaki zuen, Saitamaren indarraren jatorria ezagutzeko. Biak Heroien Erakundean sartu ziren eta berak S-klaseko 17. maila lortu zuen.

Kanpo estekak aldatu