Once (euskaraz Behin) 2007ko John Carney irlandar zinema zuzendariaren musikal film bat da. Bertan, Glen Hansard eta Markéta Irglová aktoreek antzeztu zuten eta Dublin hirian girotua dago.

Once (filma)
Glen Hansarden filma
Egilea(k)Glen Hansard
Argitaratze-data2006
IzenburuaOnce
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
txekiera
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma
Iraupena86 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Carney
Gidoigilea(k)John Carney
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaSamson Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Samson Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaGlen Hansard
Argazki-zuzendariaTim Fleming (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDublin
Argumentu nagusiamusikaria, human bonding (en) Itzuli eta Maitemina

IMDB: tt0907657 Filmaffinity: 726030 Allocine: 125922 Rottentomatoes: m/once Mojo: once Allmovie: vm2173667 TCM: 661309 Metacritic: movie/once TV.com: movies/once Netlix: 70059661Edit the value on Wikidata

Film honek "Falling Slowly" abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Grammy Sarietarako ere hainbat izendapen jaso zituen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dublin hiria. Kale musikari batek (Glen Hansard) bere aitari (Bill Hodnett) dendan lagunduz lan egiten ez duen denboran hiriko kaleetan musika emanaldiak eskatzen egon ohi da. Egunez, dirua irabazteko asmoz oinezkoek aski ezagunak dituzten abestiak jo ohi ditu, aldiz, gauez, berak sortutako abestiak jo ohi ditu, tartean neska-lagun ohiak laga zuenekoa. Kalean loreak saltzen dituen txekiar neska bat (Markéta Irglová) mutilak duen musikarako talentuaz jabetu da. Neskak ere ez zuen maitasunarekin zorte handiegirik izan, hortaz, maitasunari buruzko abestiak konposatu izan arren, mutilak ez bezala, hark ez ditu inoiz jendaurrean jo izan. Ustekabean biak denda batean bapateko abeslari bikotea osatuko dute, orduan elkar lotzen dituen zeozer badagoela topatuko dute.

Aktoreak aldatu

 
Once filmeko protagonistak, Glen Hansard eta Markéta Irglová.
  • Glen Hansard: Guy edo "Mutila" (ez du izen jakinik, kredituetan Guy gisa agertzen da), Dublingo kaleetan bere abestiak jo ohi dituen gitarra-jolea.
  • Markéta Irglová: Girl edo "Neska" (kredituetan Girl gisa), Txekiar Errepublikako neska piano-jolea.
  • Bill Hodnett: mutilaren aita, aspiragailuak konpontzeko denda baten jabea da.
  • Danuse Ktrestova: neskaren aita.
  • Geoff Minogue: mánagerra.
  • Kate Haugh: Ivonka, neskaren alaba.
  • Hugh Walsh: Timmy, bateria-jotzailea.
  • Alaistair Foley: baxu-jotzailea.
  • Gerard Hendrick: bakarkako gitarra-jolea.
  • Sean Miller: bankaria.
  • Marcella Plunkett mutilaren neska-lagun ohia.
  • Senan Haugh: neskaren senarra.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.