On Kixote (musika)

On Kixote Richard Strauss konposatzaile alemaniarrak idatziriko olerki sinfonikoetako bat da, biolontxelo, biola eta orkestra handiarentzat. Bere azpititulua "Zalduneria gai bati buruzko bariazio fantastikoak" da, eta musikalana, Miguel de Cervantes idazle madrildarrak idatziriko izen bereko eleberrian oinarriturik dago. Straussek, 1897. urtean idatzi zuen musikalan hau. Estreinaldia Kolnen izan zen, 1898ko martxoaren 8an. Txelo bakarlaria Friedrich Grützmacher izan zen, eta orkestraren zuzendaria, berriz, Franz Wülner

On Kixote (musika)
Jatorria
Argitaratze-data 1898
Jatorrizko izenburua Don Quixote: Phantastische Variationen über ein Thema ritterlichen Charakters
Jatorrizko herrialdea Bavariako Erresuma
Ezaugarriak
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua On Kixote Mantxakoa
Bestelako lanak
Musikagilea Richard Strauss

Sinfonia kontzertante forman idatzia dago, eta txelo bakarlariak On Kixoteren papera egiten du. Biolak, berriz, Santxo Panzarena. Bigarren bariazioa, On Kixotek, artaldearekin topo egiten duenean eta harmadatzat hartzen dituenean gertatzen da.

InstrumentazioaAldatu

Piccoloa, 2 zehar txirula, 2 oboe, korno ingelesa, 2 klarinete Si bemolean (2. klarinete bikoitza Mi bemolean, klarinete baxua, 3 fagot, kontrafagota, 3 korno fan, 3 tronpeta Ren, 3 tronboi, eufonioa Si bemolean, tuba, tinbalak, triangelua, bonboa, txindatak, danbor erredoblantea, pandereta, haize makina, arpa eta kordentzako idatzia dago musikalan hau.

Zatien izenakAldatu

  1. On Kixotek, zalduneria liburuak irakurri ondoren, osasuna galdu eta zaldun ibiltaria izatea erabakitzen du
  2. On Kixote, Itxura Tristearen Zalduna
  3. Santxo Panza
  4. On Kixote, Itxura Tristearen Zalduna
  5. Alifanfaron enperadore handiaren harmadaren aurkako borroka irabazia
  6. Ezkutaria eta zaldunaren arteko elkarrizketa
  7. Erromes prozesioarekin zorigaiztoko abentura
  8. Zaldunaren beila
  9. Dulzinearekin batzea
  10. Zamalkadura airetik
  11. Ontzi sorginduan bidaia
  12. Magoekin borrokan
  13. Bi borroka ilargi distiratsuaren aurkako zaldunekin
  14. On Kixoteren heriotza

Kanpo estekakAldatu