Olatu arteko txalupa arraroa

poesia musikatuzko ekitaldia (i, Osinaga eta J. Sarrionandia)

Olatu arteko txalupa arraroa Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiaren artean antolatzen dituzten poesi musikatuzko ekitaldiak dira. Joseba Sarrionandiaren hitzekin Gose musika taldearekin 2014an Ines Osinagak argitaratutako Gosariak diskoko abestiak eskaintzen dituzte. Ekitaldian Joseba Sarrionandiak sarrera bat egiten dio abesti bakoitzari, testuingurua azalduz eta olerkia ulertzeko pistak emanez. Ines Osinagak abestiak kantatzen ditu eta hainbat musika-tresna jotzen ditu; perkusioa eta beste soinu lagungarriak kantatzen hasi baino lehenago grabatzen ditu zuzenean, gero kantatuko duenean hainbat tresna eta ahots aldi berean entzun daitezen.[1]

Olatu arteko txalupa arraroa
Ines Osinagaren ikuskizuna, musika-lana eta olerkigintza
Egilea(k)Ines Osinaga
Argitaratze-data2022
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakJoseba Sarrionandia
Ines Osinaga (2012)

Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok Gose taldearen eskuetara iritsi ziren eta kantu bihurtu zituzten. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok "tabako, ardo ta kanelaz".[2]

Sarrionandia (2016)

Joseba Sarrionandiaren poema asko musikatu dituzte hainbat abeslarik, 2022an 101 kantu zeuden 57 diskotan banatuta).[3] Baina Sarrionandiak ez ditu hainbeste olerki sortu kantua izateko asmoarekin; normalean poesia idatzi du, eta poesiak hartu zituzten gero kantu bihurtzeko. Gose taldearentzat, Ines Osiganarentzat, preseski, kantuak idatzi zituen, eta Ines Osinagarekin batera aurkezten ditu ezker-eskuin 2022az geroztik.[4]

« Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. »

—Poetak Maiatzean[2]


Abestiak

aldatu
  1.  
    Txalupa
     
    Alegrantziaren aldeko konjuroa
    Banku atrakatzaileak
  2. Errua
  3. Zoroetxeko harresia
  4. Anaren hiri arraroa
  5. Katuen kantua (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Bi D-ak)
  6. Txalupa
  7. Alegrantziaren aldeko konjura
  8. Eguna
  9. Bederatzi te kikara basamortu ertzean
  10. Non dago gure askatasuna?
  11. Belengo albistiek

Erreferentziak

aldatu
  1. «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  2. a b «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. Joseba Sarrionandia. 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  4. Etxebarria, Joanes. «Sarrionandia intimitatean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu