Katuen kantua

Joseba Sarrionandia eta Goseren abestia

Katuen kantua Gose taldeak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako abestia da. 2014an Gose taldeak Gosariak diskoan plazaratu zuen.[1][2] 2015eko Korrika kulturalaren barruan aritu ziren kontzertuan ematen Euskal Herrian zehar.[3]

Katuen kantua
Gose (musika taldea)en musika-lana
Egilea(k)Gose (musika taldea)
Argitaratze-data2014
IzenburuaKatuen kantua
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daOlatu arteko txalupa arraroa
HitzakJoseba Sarrionandia

Disko berean beste hamar kanta agertu ziren. besteak beste hauek:Txalupa, Banku atrakatzaileak, Zoroetxeko harresia, Katuen kantua, Alegrantziaren aldeko konjura, Bederatzi te kikara basamortu ertzean, edo Belengo albistiek.

Hitz "KATU"dunak aldatu

 
Katuen kantuko 41 "KATUak".

Hitz-joko etengabe moduan entzun daitezke abesti honen hitzak, 41 bider agertzen baitira "ka-tu" silabak elkarren segidan. Horietarik 19 bider Katu hitzaren agerpenak dira, hitzak dituen lau adiera desberdinetan (felinoa, mozkorraldi ondokoa, tresna mekanikoa eta pistolaren osagaia), baina abestian badira KATUdun diren beste 13 berba (bilaKATU, debeKATU, esKATU, galdeKATU, konpliKATU, nazKATU, madariKATUa, musiKATU. nazKATU, oihuKATU, pusKATU, saKATU, uKATUa). "SaKATU dute KATUa" eta izenburua bera ere ("KATUen KAnTUa") bereziki jolasgurak dira. Paragrafo guztietan gutxienez bi "KATU" dira, eta batzuetan bost izatera ere ailegatzen dira. Adibidez honetan:[4]

Halaxe da KATUa
nazKATU, konpliKATU
eta madariKATUa bilaKATU.
« Katua katua da, felidoen familiako ugaztuna. Baina katu katuaz aparte, beste gauza batzuei ere esaten zaie katua:

-- Mozkorraren ondorioari esaten zaio katua
-- Autoak altxatzeko tresna mekanikoa katua da,
-- Tiro egiteko su-armen gakoa ere katua da.
Katu mota asko daude, orduan. Eta ez ahaztu hitzetan ezkutatzen direnak: nazkatu, konplikatu, madarikatu eta abar. Horietako hainbat agertzen dira garaje alboan lasai zegoen eta, derrepentean, beste katuokin asaldatzen den katuaren ibilbidean.

»

—HEA kultur elkartea[5]

Honela hasten da Abestia:

KATUEN KANTUA
KATU bat lasai garaje alboan
buztana altxatuz miauka
kamioi handi bat heldu denean
burrunbadan balaztaka.
Txoferrak esKATU du errime,
marmarrean eta irainka:
“Gurpil zahar hori pusKATU baitzait,
nork daki hemen mekanika?”
Mekanikoa, logale, etzanda;
garagardoen KATUa:
Ai zer tristea langilearen
atsedenaldi uKATUa!”
Halaxe da KATUa
nazKATU, konpliKATU
eta madariKATUa bilaKATU.
[...]

Erreferentziak aldatu

  1. «Gosariak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  2. «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  3. «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  4. Iratxe Retolaza. 'Gosariak: Joseba Sarrionandiaren poesia'. Poesia Plazara. Intxaurrondo Kultur Etxea. 2015-02-11.
  5. HEA. (2022-01-25). Olatu arteko txalupa arraroa. Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia - HEA Kultura Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu