Oilo-ipurdia larruazaleko erreakzio fisiologikoa da hotza, izua edo zirrararen aurrean. Ekintza erreflexua da, nahi gabekoa, muskulu edo gihar ile-zutitzaileak uzkurtzen direnean agertzen dena. Hotzak eta aipatutako emozioek (beldurrak, zirrarak, plazerrak...) larruazaleko gihar horietan eragiten dute, bertako ileak tente jarriz.

Oilo-ipurdia

Larruazalean ile asko dituzten animaliengan ile eta biloaren tentetze horrek aire geruza bat sortzen du, hotzaren aurka isolatzaile moduan jarduten duena.

Larruazaleko gihar ile-zutitzaileak hipodermisen daude, eta nerbio-sistema sinpatikoaren kontrolpean.

Kanpo estekak aldatu