Oihana Olaberria Jaka

Arkeologoa eta politikaria

Oihana Olaberria Jaka (Arakil, Nafarroa Garaia, 1976ko apirilaren 24a) arkeologiako teknikaria eta politikaria da.

Oihana Olaberria Jaka

Arakilgo alkate

Bizitza
JaiotzaArakil1976ko apirilaren 24a (48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta arkeologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

2023ko ekainaren 17an Arakilgo alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza, gehiengo osoz,[1] gailentzearen ondorioz.[2][3][4]

Biografia aldatu

Iruñean jaio zen Oiahana. Etxarri eta Ihabar artean bizi izan da, eta Argentinan urte batzuk eman ondoren, gaur egun Ihabarren bizi da bere bi alabekin. Arkeologiako goi-mailako teknikaritza ikasi zuen. Arakilgo Udaleko zinegotzia eta 2019tik 2023 bertarako alkatea izan da.[5]

2020an Arakilgo Udalak bertako biodibertsitatea eta ekosistema berreskuratzeko proiektua jarri zuen martxan. Oihana Olaberria Jaka Arakilgo alkatea talde motorrean aritu zen.[6]

2022an Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea helburu duen proiektua zer den azaldu zuen Argia aldizkariko Poscatean.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Corporación Municipal | Arakilgo Udala. (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  2. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  3. Vidondo, Aser. (2023-06-18). «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  4. «Udal hauteskundeak 2023 - Arakil - Guaixe.eus» guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  5. Urieta, Virginia. (2023-02-04). «EH Bildu ratifica las candidaturas de otros dieciséis municipios en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  6. «"Nekazaritza identitatearen parte da" - Arakil» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  7. «Podcasta: Sakananet sare mankomunatua» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak aldatu