Oholtzar pasaboloa Bizkaia mendebaldea, ekialdeko Kantabria eta baita iparraldeko Burgosen ere jokatzen den bola jokoaren aldaera da hau, Katxetearen nahiko antzekoa.[1]

Gazte bat Ampueron jokatzen.

Bolatokia hiru zatitan banatzen da. Lehena, jaurtiketa gunea da, 6m luze dena eta jaurtitzaileak bertan korrika egiten duena bola jaurtitzeko. Bolak bost eta zazpi kilo arteko pisua du eta atzamar zein eskurako zuloak ditu. Bola 8m-tako ohol batean zehar doa (oholtzarra) eta honen bukaeran daude hiru txirloak, hemen zerrendaturiko txirlo guztien artean arinenak direnak (100g bakoitzak), oholtzarreko hiru zulotan buztinaren laguntzaz finkaturik. Oholtzarra heze mantentzen da eta forma konkaboa du, bola errazago joan ahal izateko beretik zehar. Txirloetatik ez oso urrun hesi bat aurki daiteke, pasaboloa. Honek bola geldiarazten du, baina izatez, pasaboloaren atzean dago puntuatzeko gunea, marren zelaia. Zelai hau 20m zabal eta 50m luze da eta bolarekin jotako txirloek berau gurutzatzen duten marra ahalik eta gehien gurutzatzea da helburua. Oholtzarretik hurbilen dagoen marra gurutzatzeak 10 puntu balio du txirloko eta urrunen dagoenak 70. Beraz, jaurtiketako lor daitekeen puntu kopuru altuena 210ekoa da.

Joko bakoitzeko jaurtitzaile bakoitzak 8 bola izaten ditu eta bukaeran puntu kopuru altuena duenak irabazten du.

Erreferentziak aldatu

  1. Zorrilla López, Juan José. (2006). Bola jokoa / El juego de bolos. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Saila ISBN 84-7752-397-5..

Kanpo estekak aldatu