Ireki menu nagusia

Ofizial (armada)

jerarkia militar bateko kidea

Artikulu hau gudarosteetako edo segurtasun indarretako ofizialei buruzkoa da, beste esanahietarako, ikus: Ofizial (argipena)

Ofizial hitza, hierarkia militarrean erabilita, Alferez edo Tenienteorde mailatik Jeneral, Kapitain Jeneral edo Lur-mariskalera bitarteko maila duten gudarien karrera, kategoria edo mailari dagokio. Herrialde bakoitzak bere gudarostea kudeatzeko modu ezberdinak ditu, horiek jarraituz lor daiteke maila hau, gehienek gudariak armadan daraman denbora eta borroka garaian edo bake garaian zenbait ekintzengatik lortu dituen merituak dituzten kontutan. Ofizial guztiak ez dira berdinak ordea, hierarkia militarrean duten mailak bereizten ditu.

Ofizialen egiteko nagusia beraien herrialdeetako erakundeek hartutako erabakiak martxan jarri, gidatu edota gainbegiratzea da, gerra edo bake garaian bada ere.

Beraien hierarkia militarra duten ofizialordeak ere badira, ofizialen mendekoak, izan ere, ofizialek trebakuntza desberdina jasotzen dute.

Ertzaintzaren kasuan, ofizialak ikuskatzaile mailako boteretsuenak dira eta aldi berean, ardura gehien dituztenak. Ikuskari gisa ere jarduten dute ofizialordeek, hauek baina, ofizialen mende daude. Euskal Autonomia Erkidegoko polizian, ofizialek ez dute botere exekutiborik, komisariorde eta komisarioak arduratzen dira hartaz.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu