Odd Thomas (filma)
Odd Thomas (euskaraz Thomas Arraroa), 2013ko Stephen Sommers estatubatuarrak zuzendutako naturaz gaindiko eta misteriozko film bat da. Dean Koontz idazlearen 2003ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Anton Yelchin, Willem Dafoe, Addison Timlin eta Nico Tortorella aktoreek antzeztu zuten.
Odd Thomas (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Odd Thomas |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, thrillerra, fantasiazko filma, beldurrezko zinema eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Odd Thomas (en) |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Sommers |
Gidoigilea(k) | Stephen Sommers |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Bob Ducsay |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Swihart (en) |
Argazki-zuzendaria | Mitchell Amundsen |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
Argumentua
aldatuAEB, Kalifornia, Odd Thomasek (Anton Yelchin) mundua aldatu nahi ez arren, Wyatt Porter (Willem Dafoe) polizia buruari krimenak argitzen lagundu ohi dio, Oddek dituen ahalmenen bidez: hildakoen mamuak ikusi eta haiekin mintzatzeko gaitasuna baitu, bai eta bizien atsekabeaz elikatu eta ekintza bortitzak gertatu aurretik agertu ohi diren espiritu gaiztoekin ere. Thomasek Robert Robertson / Fungus Bob (Shuler Hensley) deritzon arrotz baten inguruan ehundaka espiritu hegaka ikustean larritu egingo da. Gizon horrek hiltzaileentzako santutegi bat eraiki eta konplot arriskutsu bat prestatu duela jakitean, Oddek arrotza nola edo hala geldiarazten saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- Anton Yelchin: Odd Thomas
- Willem Dafoe: Wyatt Porter
- Addison Timlin: Stormy Llewellyn
- Gugu Mbatha-Raw: Viola
- Nico Tortorella: Simon Varner
- Shuler Hensley: Fungus Bob
- Kyle McKeever: Bern Eckles ofiziala
- Melissa Ordway: Lysette
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)