Ocharcoaga (film laburra)

Ocharcoaga Jordi Grau kataluniar zuzendariak 1961ean zuzendutako dokumental laburra da, Otxarkoagako txabolismoaren amaierari buruzkoa.

Ocharcoaga (film laburra)
Jatorria
Argitaratze-data1961
IzenburuaOcharcoaga
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena11 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jordi Grau
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaMinistry of Housing (en) Itzuli
[[Kategoria:Ministry of Housing (en) Itzuli ekoitzitako film laburrak]]
Bestelako lanak
MusikagileaAntonio Pérez Olea (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaOtxarkoaga
Argumentu nagusiaTxabola auzoa

IMDB: tt3724462 Filmaffinity: 141613 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau dokumentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ocharcoaga».

Aurrekariak aldatu

1950eko hamarkadaren amaieran, Bilbo milaka langile erakartzen zituen hiri industriala izan zen. Etxebizitzen eskasia eta prezioa zela, langile etorkin hauek hiria setiatzen zuten txabola-auzoetan etxe bat eraiki behar izaten zuten.

1958an egindako bisita batean, Franco jeneralak, garaiko hedabideen esanetan,[1] ez zuen gustuko auzo hauek eta txabolistentzat etxebizitzak eraikitzeko agindua eman zion. Hori zela eta, Etxebizitza Ministerioak Otxarkoaga eraikitzeari ekin eta 1960an txabolak eraitsi zituen. Francori lanaren emaitza erakusteko asmotan, Ministerioak Jordi Grau zuzendariari dokumental txiki bat egitea enkargatu zion. Honek José Luis Guarner eta Jesús Yagüeren lankidetza izan zuen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmean txabolisten bizitza eta auzoaren eraikitzea agertzen da: etxebizitzen eskura ematea eta auzo berriaren aurrerapenak: txorrotako ura, eskolak, dendak...

Berreskuratzea aldatu

Francok ez zuen filma gustukoa izan eta ez zuten NO-DOn eman. Grauk lana berregin behar izan zuen eta filma galdu zen.[2][3]

Bere balio historiko zela eta, 2008an Euskadiko Filmategiak dokumentala berreskuratu eta zaharberritu zuen.[4] Urte hartako azaroaren 21ean ZINEBI jaialdia ireki zuen Arriaga antzokian eta hilaren 25 eta 26an bertoko Auzo Etxean erakutsi zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu