OS 35 solteko gaien itsasontzi bat izan zen 2022ko abuztuaren 29an Algeciraseko badian talka bat izan zuena, eta gero, atoian eraman ondoren, Gibraltarko uretan inmobilizatu zutelarik, han naufragioa izan zuena, erdi hondoratuta geratu zelarik Haitzaren ekialdeko isurialdetik gertu.

OS 35
Irudia
Map
Motasolteko gaien itsasontzi
naufragio
Kronologia
2022ko abuztuaren 29a Talka
Naufragio

Naufragioa aldatu

OS 35 metano-ontzi batekin talka egin zuen abuztuaren 29ko gauean, baina beste ontziak ez zuen kalte handirik jasan [1] . Gertaeraren kudeaketa Gibraltar portuko agintarien esku geratu zen, eta hauek OS 35 atoian eramatea erabaki zuten. Ontzia inmobilizatu ostean, tripulazioak lanean jarraitu zuen bi egunez, batez ere garraiatzen zituen 215 tona fuel-olio astun, 250 gasolio eta 27 olio lubrifikatzaile husten saiatzeko [2] . Eduki horietako batzuk, ordea, itsasora ihes egin zuten. Itsasontzian zihoazen tripulatzaileak eta portuko agenteak azkenean arazorik gabe ebakuatu zituzten, bertatik lan gehiago egin ezinik eta egoera arriskutsua baitzen[3] .

Era berean, lehen ordu horietan ontziak flotagarritasuna galdu zuen eta itsas hondoan finkatu zen, baina guztiz urperatu gabe. Gibraltarrek babes-hesi bat jarri zuen inguruan filtrazio gehiago saihesteko, eta 2023rako berreskuratzeko plan bat iragarri zen.

2023ko otsailean, ekaitz egun batzuen ondoren, ontziak kalte gehiago izan zituela aurkitu zuten [1] .

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu