Nukleoaren fusioa edota nukleo-fusioa erreaktore nuklear batean jazotako istripu larri mota bat deitzeko erabiltzen den izendapena da. Honetan, erregai solidoa beroaren eraginez erregai likido eraldatzen da, eraldaketa hau potentziaren areagotzea edota erregaiaren hozketa burutu ez ahal izateagatik gerta liteke. Ez da fusio nuklear zuendapenarekin nahastu behar, hartan atomoen batura baitago.

Nukleoaren fusioa zentral nuklear bateko segurtasun neurriek hutsegin dutenean eta erreakzio nuklearra kontrolpetik kanpo gelditzen denean jazotzen da, horrek zentraleko nukleoaren nukleoaren tenperatura arin igotzea eta material erradiaktiboen fusioa sortu ahal izatea dakar, ohikoenak uranioa eta plutonioa dira. Nukleoaren fusioa istripurik izugarriena da, nukleoaren egituraren etena eragin baidezake, eta horrekin batera, leherketaren bat edota lurrera filtraziorik egonez gero, ingurumenera material erradiaktibo ugari jaurtitzea. Nukleo fusio batek, ia ziurtasun osoz eta argi eta garbi, erreaktorearen suntsiketa eta berau ezin konpondu ahal izatea dakar.

Nukleo fusioaren ondorioz jazotako istripu larrien adibide honakoak lirateke: Three Mile Islandeko istripua (1979), Txernobylgo hondamendia (1986) eta Fukushimako istripu nuklearra (2011).

Kanpo estekak aldatu