Nuevo Catecismo Católico

Donostiako punk musika taldea

Nuevo Catecismo Católico Donostiako punk musika taldea da.

Nuevo Catecismo Católico
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaPunk-Rock
Urteak1992 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)No Tomorrow, Goo Records
Taldekideak
Arturo Ibáñez
Gonzalo Ibáñez
Arturo Zumalabe
Iker Illarramendi
Beñat Bergara
Lehengo taldekideak
Julen Atorrasagasti
Jorge Reboredo
Eneko Etxeandia
Beñat Irureta
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 5090417a-70ff-4d85-9830-e9e01429b0ea Songkick: 270181 Discogs: 1651511 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Nuevo Catecismo Católico, 1992an, La Perrera taldea desegin zenean Donostian (Gipuzkoa) sortu zen taldea da. Gonzalo eta Arturo Ibañezek, Arturo Zumalabe (Hondakin taldeko baterijole ohia), Julen Atorrasagasti (Barrakos taldeko bajujole ohia) eta Jorge Reboredorekin (Barrakos taldeko gitarjole ohia) batera, NCC sortzea erabaki zuten. Formazio honekin, beraien lehen bi diskak kaleratu zituzten (Nuevo Catecismo Catolico eta En llamas). lehen bi diska hauek, hard rock estiloan kokatzen dira.

Hurrengo bi diskoetarako, Diskoetxez aldatu zuten eta baita formazioz ere. Jorge eta Julenek, 1995ean taldea utzi zuten eta Iker Illarramendi sartu zen gitarra jotzeko. Formazio honekin, Espainiar Estatuan etaFrantziar Estatuan bira egin zuten. Honez gain 10 hatzbeteko binilo bat ere kaleratu zuten.

2001ean, berriz ere formazio aldaketa bat jasan zuten. Gonzalo eta Arturok taldea utzi zuten eta beraien ordez, Eneko Etxeandia (Teen Dogs taldekoa) sartu zen. Formazio berriarekin, Scarred for life diska kaleratu zuten. Disko hau atera ondoren, Safety Pins taldearekin batera LP bat kaleratu zuten.

Beraien ibilbide guztian, Hellacopters, DOA, The Dammed, Señor No edota The Dictators bezalako taldeekin jo izan dute.

Taldekideak aldatu

  • Arturo Ibáñez - Gitarra eta ahotsa.
  • Gonzalo Ibáñez- Baxua eta ahotsa.
  • Arturo Zumalabe - Bateria.
  • Iker Illarramendi (1995-) - Gitarra.
  • Beñat Bergara (2015-) - Baxua.

Lehenagoko Taldekideak aldatu

  • Julen Atorrasagasti (1992-1995) - Baxua.
  • Jorge Reboredo (1992-1995) - Gitarra.
  • Eneko Etxeandia (2001-2011) - Ahotsa.
  • Beñat Irureta (2012-2015) - Baxua.

Diskografia aldatu

Iruditegia aldatu


Kanpo Loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nuevo Catecismo Católico

Kanpo estekak aldatu