Nonahiko ikaskuntza

Nonahiko ikaskuntza (ingelesez U-learning) edozein gailu digital eta internetera konexioa erabiliz egiten den ikas-irakas prozesua da.

AbiapuntuaAldatu

Gero eta onartuago dago gailu mugikor digital eta haririk gabeko konektibitate iraunkorraren ondorioz ikasteko aukerak jende gehiagoren eskura daudela, testuinguru gehiagotan, kostu ekonomiko minimoarekin edo doan. Nonahiko ikaskuntzaren ideiak onartzen du ikaskuntza edozein momentu eta edonolako proposamen bihurtzen dela, eta, ondorioz, ikasteko prozesuak sakonago integratzen direla jardueren fluxuan eta eguneroko harremanetan.

Horretan eragin izan dute ikasleen eskura egoteak Online ikastaroen eta ikastaro erdi-presentzialak ("MOOC" ak barne), informazioa eta trebetasunak partekatzen dituzten sare sozialak, online komunitate birtualak eta mila baliabide interneten, informazioa, bideoak eta imajinatu daitekeen ia edozein gairi buruzko adituen aholkuak zuzenean eskuratzeko aukera.[1]

Honek lotura zuzena du etengabeko ikaskuntzarekin, iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro, betiere gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa. Etengabeko ikaskuntzaren definizio hau zabala da, pertsona baten bizitza osorako ikaskuntzari garrantzia ematen diona, eta ikaskuntza formal, ez formala eta informala bere baitan hartzen dituena.[2]

DefinizioaAldatu

Nonahiko ikaskuntza teknologia tarteko izanik (gailu elektroniko mugikorrak, hari gabeko komunikazio-sareak, sentsore-sareak, prozesuaren bitartekari izateko berariaz garatutako software-aplikazioak) ematen den testuinguru-ikaskuntza prozesua da, bertan elkarri eragiten diotelarik, denbora eta leku espezifikoak edozein direla ere, Ikasle, irakasle eta adituen sare sinkrono/asinkronoek.[3]

Gailu digitalak eta sare sozialak gure ikasketaren eta bizitza sozialaren parte diren heinean, etengabe laguntzen digute esanahiak eraikitzen, sinkronikoki zein asinkronikoki. Nicholas Burbules adituaren ustetan honek guztiak hezkuntza-erakundeen ate-leihoak irekitzea eskatuko du, teknologiaren eta soziokulturaren arteko batasunak eragiten dituen inguru berriak erabiliz. Marko honek ekartzen dituen zenbait ekintza-pedagogia ildo:[4]

  • Ikasleengan zentratzea.
  • Ikasleen alderdi soziala lehenestea, gogoa ernaraziz.
  • Arazoak konpontzeko pentsamendu kritikoa garatzen laguntzea.
  • Ikastetxearen eta ikasteko garrantzitsuak diren beste leku batzuen arteko lotuneak eta konexioak sortzea.
  • Sare sozialak erabiltzea, partaidetza-erkidegoak sortzeko eta ezagutza eragiteko han.
  • Ondare kultural bat lortzeko lan egitea.
  • Ikastea ere denbora pasatzeko modu bat dela pentsatzea.
  • Ikerketaren bidez proiektuak egitea.
  • Jarrera aldatzea, teknologia bat edo bestea izanda ere.

Nonahiko ikaskuntzak irakasleentzako baliabide bat sortzen du, ikasteko xedeak ikasgelatik haratagoko testuinguruekin eta helburuekin erlazionatzeko aukera; are gehiago, irakasleak ere ikasleak dira nonahiko ikaskuntza-ingurune baten barruan: bere esku dago edozein lekutan eta edozein unetan ikastea, mugikor bidezko sarbidea, laguntzarako eta aholkularitzarako sare sozialak, testuinguru anitzeko ikaskuntza, errealitate areagotua, etab., irakasleak ere ikaskuntza-aukeren eta -esperientzien fluxuaren erdian daude, eta horien hazkundea eta garapena etengabea izan daiteke posizio horretatik.[5]

EzaugarriakAldatu

Ikaskuntza bat nonahikoa izan dadin, beharrezkoa da parte hartzaileek informaziorako sarbidea izatea ezagutzak edozein unetan eta lekutan eskuratzeko aukerarekin; horretarako, 5 ezaugarri bete behar dira:[6]

  1. Iraunkortasuna, irisgarritasuna eta berehalakotasuna,
  2. Interaktibitatea,
  3. Kokatutako hezkuntza-jarduerak
  4. Moldagarritasuna.
  5. Pertsonalizazioa.

OndorioakAldatu

Nonahiko ikaskuntzak irauli ditu ikaskuntzaren hainbat alderdi:[1]

  • Ikaskuntza formal, ez formal eta informalaren arteko mugak desegiten ditu.
  • protagonistak bakarrik badaude ere, ikasteko modu sozialagoa ahalbidetzen du, sarean, komunitatean.
  • "curriculumean oinarritutako" ikaskuntzatik "arazoetan oinarritutako" ikaskuntzara pasa da. Nonahi eta kokatuta ikasteak, galdera eta asmo praktiko zein berehalakoak eragiten ditu.
  • Ikaskuntza denbora errealean i ematen da (Just in time): behar partikularretarako informazioa, ezagutza eta trebetasunak eskuratzen dira horiek erabiltzen diren testuinguru espezifikoetan.
  • Irakaslea ergigunean dagoen erreferentzia-esparru batetik pasatzen da ikasleengan zentraturiko erreferentzia-esparru batera, ikasleen behar, interes eta motibazioetan arreta handiagoa jarriz, beraien autonomia.sustatuz.

Irakaslearen rola aldatzen bada ere, oraindik erabakigarria izango da: ikasleekin, beraien ikaskuntza integratu eta modu esanguratsuan antola dezaten, lankidetzan aritzeko, ikasleei ikasteko aukerak sekuentziatzen laguntzeko; enpresa aktibo gisa ikaskuntza inspiratzen, motibatzen eta modelatzen laguntzeko eta zailtasunak dituzten ikasleei laguntza osagarria emateko.

Bestalde, irakaskuntzako trebetasun eta gaitasun berriek oinarri teknologikoko sare sozialak eta online eskura dauden ikaskuntza-baliabideen aniztasuna hobeto ulertzea eskatzen dute. Ikaskuntza-giroak eta haien ezaugarriak soziologikoki eta kulturalki ulertu behar dira; ikaskuntza formala, informala eta esperientzia-ikaskuntza kokatua integratzen duten ikaskuntza-teoria berriak behar dira; hainbat testuingurutan gertatzen den ikaskuntza aprobetxatzen eta erlazionatzen duten ikaskuntza-estrategiak diseinatzeko trebetasunak eskatzen dituzte; gainera, testuinguru horietan bestelako kide batzuekin lan egiteko gaitasuna eskatzen dute. [5]

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Burbules, Nicholas C.. (2014-12-26). «El aprendizaje ubicuo: nuevos contextos, nuevos procesos» Entramados : educación y sociedad 1 (1): 131–134. ISSN 2422-6459. Noiz kontsultatua: 2019-12-22.
  2. ZUZENDARITZA, ETENGABEKO IKASKUNTZAKO. (2006-12-15). «Etengabeko Ikaskuntza: Politika europarrak eta hauen translazioa Euskal Herrira» www.euskonews.eus Noiz kontsultatua: 2019-12-22.
  3. (Gaztelaniaz) Pérez, Carmen Inés Báez; Beaufond, Clifton Eduardo Clunie. (). «Una mirada a la Educación Ubicua» RIED. Revista Iberoamericana de Educación a Distancia 22 (1): 325–344. doi:10.5944/ried.22.1.22422. ISSN 1390-3306. Noiz kontsultatua: 2019-12-22.
  4. Hergueta, Elisa. (pdf) Zabaldu ditzagun ateak: Nonahiko ikasketa eta HIKT-HIZPIDE 81 (2013), 37-46 or. 37. .
  5. a b (Gaztelaniaz) Burbules, Nicholas C.. (pdf) [https://s3.amazonaws.com/academia.edu.documents/35719052/4472-8413-1-PB.pdf?response-content-disposition=inline%3B%20filename%3DEncounters_Encuentros_Rencontres_on_Educ.pdf&X-Amz-Algorithm=AWS4-HMAC-SHA256&X-Amz-Credential=AKIAIWOWYYGZ2Y53UL3A%2F20191223%2Fus-east-1%2Fs3%2Faws4_request&X-Amz-Date=20191223T225728Z&X-Amz-Expires=3600&X-Amz-SignedHeaders=host&X-Amz-Signature=7b761a027db333356d3c59a3066f48c62f32142485fccbb574d1aecf6276d35e El aprendizaje ubicuo y el futuro de la enseñanza. Encounters/Encuentros/Rencontres on Education Vol. 13, 2012, 3 - 14. ].
  6. Mendoza Ceballos, Jair; Collazos, Cesar A.. (2016). «Las redes sociales y aprendizaje ubicuo» III Jornadas Iberoamericanas de Innovación Educativa en al ámbito de las TIC (2016) Noiz kontsultatua: 2019-12-23.

Kanpo estekakAldatu