Etengabeko prestakuntza

Etengabeko prestakuntza edo etengabeko ikaskuntza langileek euren oinarrizko ikasketak burutu ondoren enpresa edo beste erakunde baten baitan egiten dituzten ikasketa berezitu eta bestelako trebakuntza ekintzen multzoa da, euren prestakuntza osatu edo berritzeko edota bestelako lanbide baterako prestakuntza lortzeko. Pertsona helduekin egin ohi den prestakuntza bada ere, ez da helduen hezkuntzarekin nahastu behar, azken honek kultura arloko hezkuntza orokorra eskaintzen duen bitartean, etengabeko prestakuntzak langileak jardun behar duen arloko gai berezituak soilik hartzen baititu.

Etengabeko ikaskuntza arrazoi pertsonal edo profesionalak direla eta, "etengabeko, borondatezko eta norberaren motibazioan" [1]oinarritzen den ezagutza bilatzean datza. Horregatik, gizarte integrazioa, herritartasun aktiboa eta garapen pertsonala hobetzea ez ezik, iraunkortasun pertsonala, lehiakortasuna eta enplegagarritasuna ere hobetzen ditu.[2]

"Leslie Watkins"ek sortutako "etengabeko ikastuna" terminotik dator, eta bai Clint Taylor irakasleak (CSULA) zein Temple City Unified School District-eko superintendenteak erabili zuten 1993. urtean eskolako helburuen adierazpena definitzeko. Terminoak ez du adierazten ikaskuntza haurtzarora edo ikasgelara soilik mugatuta dagoenik, baizik eta bizitza osoan zehar eta hainbat egoeratan aurkeztu eta garatzen dela. Allen Tough (1979), Kanadako hezitzaile eta ikertzailea, adierazi du ia ikaskuntza planen %70 batek prestatutakoak direla.[3]

Azken berrogeita hamar urteetan, etengabeko berrikuntza eta aldaketa zientifiko eta teknologikoek eragin sakonak izan dituzte ikaskuntza ulertzen dugun moduan. Ikaskuntza jada ezin da banandu leku eta denbora konkretu batean (eskola) non ezagutza eskuratzen den, eta leku eta denbora batean non ezartzen dugun ikasitakoa (lana).[4] Horren ordez, ikaskuntza etengabe gertatzen da gure eguneroko elkarrekintzetan eta gure inguruko munduan. Ikaskuntza formala zein informalaren moldeak sortu eta trukatu daitezke, baita norberarengana bideratutako ikaskuntza ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Department of Education and Science (2000). Learning for Life: Paper on Adult Education. Dublin: Stationery Office
  2. Commission of the European Communities: "Adult learning: It is never too late to learn". COM(2006) 614 final. Brussels, 23.10.2006.
  3. The Adult's Learning Projects, A Fresh Approach to Theory and Practice in Adult Learning p.1
  4. Fischer, Gerhard (2000). "Lifelong Learning - More than Training" in Journal of Interactive Learning Research, Volume 11 issue 3/4 pp 265–294.

Kanpo estekak aldatu