Nohedako erromatar villa
Nohedako erromatar villa Cuencako Noheda herrixkan, Villar de Domingo García udalean aurkitutako Arkeologia-aztarnategi garrantzitsua da. Iritzi batzuen arabera erromatarrek Urbiaca[1] deitzen zuten hiriaren aztarnak izan daitezke. Tabula Imperii Romanian Noheda parametro hauekin agertzen da: (Sacedoncillo. CM. CU.) PR. H. CIT. CON. CARTH. DIOEC. HISP. PR. CARTH. 40º 12´N-2º 17´W. VIL. Vh. Orain arte objektuak, hormak eta elementu ugari aurkitu dituzte, garrantzitsuenak IV. mendeko neurri handietako mosaikoak. 2012an kultura-ondasunaren izendapena eman zitzaion.
Nohedako erromatar villa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Cuencako probintzia |
Udalerria | Villar de Domingo García |
Koordenatuak | 40°11′01″N 2°15′34″W / 40.183586°N 2.259444°W |
Ondarea | |
Aurkikuntza
aldatuErromatar villaren aurkikuntza erabat kasuala izan zen. 1984an Lledó familiako lurretan lurgintza lanak egiten ari ziren mosaiko baten aztarnak agertu ziren. Urtetan aztanategia kasik ikutu gabe gelditu zen. 2005ean hasi ziren benetako ikerketa lanak eta oraindik horretan ari dira espezialistak.[2] Aztarnategia 2019tik bisitatu daiteke. Nahiz eta aurkikutzaren garrantzia handia izan, oraindik oso portzentaia txikia ikertu da, %5 ingurua.
Deskribapena
aldatuAztanategian erromatar villa baten aztarnak aurkitu dituzte. Zehazki oso handia izan behar zen nekazari inguruko eraikin baten gela batzuk dira. Erromatar garaikoa izanik, nahiko berandutiarra da eta aberastasun handia adierazten du. Aztertutako lehenengo gelak oinplanta laukiduna du eta hiru alboetan exedrez burutuak daude; mendebaldeko aldean sarrera zegoen. Gela honek 300 m² ditu, oso handia beraz, eta zoluan mosaikoak daude. Hormetako zokaloak, bestetik, opus sectilez apainduta daude eta goiko parteak margolan muralez.
Inguruan beste gelak dokumentatu dira. Horietan margolanak eta estuko apaingarriak berreskuratu dira. Halaber, beste elementu asko aurkitu dira: marmolezko eskulturen zatiak, egiturak, hoditeria...
Urrutiago, zonaldean, material asko ikusi da, bai Chillarón ibai aldean baita ere inguruko maldetan. Horrek errotamar nekazari multzo baten aurrean gaudela.[3]
Interpretazio zentroa
aldatuVillar de Domingo García herriaren erdigunean Interpretazio zentroa ireki da, aztarnategitik kilometro batzuetara. Sarrera irekia da eta bertan, panelen bitartez, mosaikoen edukiak azaltzen dituzte. Aztarnategia, bestetik, bisitatu daiteke.[4]
Bibliografia
aldatu- Miguel Ángel Valero Tévar (2008): La persuasión de las imágenes convivium y escenografía del poder en el triclinium de la Villa romana de Noheda. Diputación Provincial de Cuenca: Real Academia Conquense de Artes y Letras. 1-98 or.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20170427194034/http://dare.ht.lu.se/places/22457.html
- ↑ https://www.elmundo.es/cronica/2014/08/17/53ef3a0ae2704efa418b4578.html
- ↑ http://www.lasnoticiasdecuenca.es/provincia/abre-publico-mosaico-villa-romana-noheda-42812
- ↑ https://www.abc.es/comunidad-castillalamancha/20140331/abcp-menos-yacimiento-noheda-podria-20140331.html
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nohedako erromatar villa |
- (Gaztelaniaz):Erreportaia National Geographic aldizkarian.
- (Gaztelaniaz):Informazioa Castilla-Mantxako webgune ofizialean.
- (Gaztelaniaz):Informazioa udalaren webgune ofizialean.