Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (katalanez: 'Canto jo i la muntanya balla') Irene Solàk katalanez idatzitako eleberria da. 2019an plazaratuta sari ugari jaso du.[1] Joxan Elosegik euskaratu eta argitaratu zuen 2020an.

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak
Jatorria
Egilea(k)Irene Solà
Argitaratze-data2019
IzenburuaCanto jo i la muntanya balla
Ezaugarriak
Historia
Jasotako sariak

Argumentua aldatu

Eleberri honetan Pirinioetan bizi diren elementuek eta pertsonaiek hitz egiten digute. Ekaitzeko hodeiak, nekazari poeta, seme-alabak bakarrik hezi beharko dituen alargun gaztea, sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak, mendiak, perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, mamuak, laminak, maitagarriak, orkatzak, txakurrak mintzo zaizkigu. Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera.[2]

Sariak aldatu

  • 2019 Katalanez idatzitako Anagra Saria
  • 2020 Europar Batasuneko Literatur Saria
  • 2020 Maria Àngels Anglada Narratiba Saria

Euskarazko bertsioa aldatu

  • Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak, Joxan Elosegi itzultzailea, Irun: Alberdania, 2020. ISBN: 978-84-9868-626-5

Joxan Elosegi itzultzaileak 2021eko euskarazko itzulpenaren Euskadi Saria lortu zuen lan honengatik.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu