Nicolao LanduchioNicolas Landuchio eta Nicola Landucci izen-deiturez ere ezaguna— (Lucca, Italia, XVI. mendea – ?) idazlea izan zen. 1562an euskarazko lehendabiziko hiztegia ondu zuen, ziurrenik Gasteizen, Arabako euskalkiko hitzekin osatua. Ia 6.000 termino bildu zituen, tartean Araban soilik erabilitako errexala (zuhaitza), edota beste euskalkietan gutxi erabiltzen diren assabeamea (amona) eta assabeaitea (aitona).[1] Manuel Larramendik hiztegiaren balioa gutxietsi bazuen ere, Koldo Mitxelenak idazkiaren garrantzia azpimarratu zuen 1958an. Eskuizkribuko letrakeretatik berak ondorioztatu zuenez, Landuchiori hiru euskaldunek lagundu zioten terminoen itzulpenak ematen. Haietatik bik lexiko aski erromantzatua zuten.[2] Gaur egun, hiztegiaren eskuizkribua Madrilen dago.

Nicolao Landuchio
Bizitza
Jaiotza?
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta lexikografoa

Idazlanak

aldatu

Hiztegiak

aldatu
  • Dictionarium linguae cantabricae, Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco, 1562
  • á Nicolao Landuchio Civitatis Lucae Regionis Toscaniae Suae Vernaculae Linguae peritissimo
  • a Nicolao Landuchio Civitatis Lucae Regionis Toscaniae Suae Vernaculae suae Lingua, atque Franconicae peritissimo

Erreferentziak

aldatu
  1. BREÑAS, Estibalitz; OTSOA DE ALDA, Jabi. Arabako Euskal Hotsak. Gasteiz: GEU aldizkaria, 2002. ISBN 84-932275-0-1
  2. FERNANDEZ DE PINEDO, Kike. Landuchioren hiztegia. Gasteiz: GEU aldizkaria, 2009. 198. zenbakia. ISSN 1133-0988

Ikus, gainera

aldatu