Ngerchelchuus (242 m) Ozeaniako mendia da. Palauko tontorrik altuena da.

Ngerchelchuus
Datu orokorrak
Garaiera242 m
Prominentzia242 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak7°33′55″N 134°34′10″E / 7.5653°N 134.5694°E / 7.5653; 134.5694
MendikateaBabeldaob (en) Itzuli
UharteBabeldaob
Leku geografikoaBabeldaob (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Ohiko bideaImeongetik (Ngaremlengui)

Uhartediko handiena den Babeldaob uhartean dago. Ngardmau estatuan dago, Ngaremlengui estatuarekiko mugatik oso hurbil uhartearen ipar-mendebaldean.

Izena aldatu

Bertan izen generikorik gabe erabiltzea arrunta da[1]. "Mendi" generikoarekin lagunduta Rois Ngerchelchuus[2] (palaueraz) eta Mount Ngerchelchuus (ingelesez) deitzen da; Ngerchelchauus aldaera ere baliatzen da[3] eta (Mount) Makelulu izena ere ematen zaio[4].

Jakingarriak aldatu

Munduko 53 plaka tektonikoetatik Palau Karolinetako plakan dago. Ngerchelchuus plaka horretako mendirik garaiena da; plaka tektonikoetako sapaien artean baxuena da[5].

Mendia gune natural babestuan dago. Bere hegoaldean, Ngardmau estatuan, Palauko basorik handiena eta zaharrena dago; han hainbat hegazti mota babesten dituzten zuhaitz erraldoiak daude. Ngardmau estatuarentzat mendia ikurretakoa da eta autoetako plaketan Highest and Tallest leloa agertzen da, Ngerchelchuus mendia eta 37 metroko ur-jauzia gogoan dituztela[6].

Igoera aldatu

Mendira hurbiltzeko errepideak oso txarrak dira eta espedizioak bertako gida baten laguntza eskatu ohi du; hala ere berez posible da Imeongetik (Ngaremlengui estatuko hiriburua) gailurrera 4x4 ibilgailuz edo oinez heltzea[7].

Erreferentziak aldatu

  1. Ngardmau estatuaren webgunea.
  2. Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008; ikus 40.or.
  3. Ngerchelchauus erabilia Biodiversity and the Environment in Palau webgunean.
  4. Australien auf einen Blick.
  5. The tectonic 39 summits SummitPost webgunean.
  6. Ngardmau estatuaren webgunea.
  7. Igoeraren kontakizuna Los Angeleseko Sierra Cluben webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu