Nevado, "Simoncito" gisa ere ezaguna, Mucuchies arrazako txakur bat izan zen Simon Bolivarri opari eman ziotena, Mérida eskualdean, Venezuelako Andeetan. 1813ko garaipen baten ondoren eman zioten, eta zortzi urtez bere ondoan izan zuen Bolivarrek bere kanpainetan[1].

Nevado eta Tinjacák eraikia daukaten eskultura; Mucuchíes herria, Venezuela.

Txakurra Tinjacá izeneko amerindiar batek zaintzen zuen, eta Bolivarren ofizialek kargua baleuka bezala ezizena jarri zioten, edecán del perro, "txakurraren laguntzailea".

Txakurra eta Tinjacá bere zaindaria Caraboboko guduan hil ziren 1821eko ekainean. Txakurra salbatzeko ahaleginean eman zuen bizitza gizonak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bolívar, Tinjacá y el Perro Nevado» Bolívar, Tinjacá y el Perro Nevado ~ Paseando Mérida 2008-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).

Kanpo estekak aldatu