Neuhof eskola

Neuhof eskola Johann Heinrich Pestalozzi (Zurich, 1746ko urtarrilaren 12a - Brugg, 1827ko otsailaren 17) izeneko pedagogoak sortutako lehenengo eskolari deritzo. Pestalozzi suitzar pedagogo berritzaile bat izan zen, pedagogia modernoaren aintzindaritzat jotzen dena. Pestalozzik hainbat ideia berritzaile defendatu zituen bere bizitzako momentu ezberdinetan. Bere etaparik goraipatuena Neuhof-ean igarotakori deritzo (1769-1798), honetan, Neuhof eskolaren sorpena nagusi izanik. Hala ere, beste eskola batzuk ere sortu zituen.

Johann eta Anna Pestalozzi Neuhof eskolan

Neuhof sortzeaAldatu

Neuhof eskola pobreak laguntzea helburu zuen pedagogo suitzarraren lehenengo proiektua izan zen. Pestalozzi, Rousseau-ren ideiak jarraituta, bizitza natural, bertutetsu eta askearen aldekoa zen. Horrek bizilekua landa eremura aldatzera eraman zuen. Izan ere, hiriko gizonaren bizitza deformatua, hondatua eta artifiziala zirudiela defendatzen zuen; laborariarena, berriz, naturari lotuta, erreza eta sendoa. Ondorioz, Brugg herritik hurbil kokatutako lur batzuk erosi zituen nekazaria izateko asmoz. Formakuntza jaso zuen bere nekazaritza enpresa ondo kudeatzeko nahiarekin, betiere, bere formakuntza eta enpresaren helburuak herriaren onura zirelarik. Bertan, etxe handi bat eraiki zuen, Neuhof-a. Horrela hasi zuen pedagogia arloan bere bizitzako etaparik esanguratsuena izango zena.

Pestalozzi fisiokratismoaren aldekoa zen, hau da, lurrak ongarri metodo berrien bidez obetzea defendatzen zuen ideiaren aldekoa zen. Esperceta eta granza ekoiztearen alde zegoen, azkenengo honen sustraiek kolore gorria eskaintzen zuetenez ehungintzan erabili ahal zelako. Nekazari izateko proiektua aurrera eramateko emaztearen eta bere herentziak erabili zituen. Honekin nahiko ez zenez, banku batek eskainitako aurrerapen bat behar izan zuen. Herritarrekin zuen harreman eskasa eta bankuak diru laguntza kentzeak eragin zuen Pestalozziren enpresaren porrota. Gainera, zorrez gainezka zegoenez, Pestalozzik lurrak alokatu eta abereak saldu behar izan zituen. Hori eginda ere, emaztearen gurasoen laguntza beharrezkoa izan zitzaien zor guztiak ordaindu ahal izateko. Jarraian, kotoi-salerosketan aritu zen denbora gutxiz, baina honek ere porrot egin zuen. Azkenengo porrota ez zen guztiz negatiboa izan, izan ere, honek Neuhofa pobreentzako institutu bihurtzea bultzatu baitzuen; Neuhof eskola sortzearen eragilea izan zen.

Pestalozzik egunero ikusten zituen miserian bizi ziren haurrak, babesgabetasun egoeretan murgilduta eskale zirela. Geihenak, umezurtzak edo abandonatutako ahurrak ziren. Bere ustetan, ume hauek laguntzeko bide bakarra heziketa zen, formazioa eskaini eta lan egiten irakatsi (nekazaritza eta ehungintza adibidez). Bere egoera latza, familiaren eta enpresaren biziraupenari, haur txiroak laguntzeko zuen ideia gehituz, Neuhof eskola sortzea bururatu zitzaion, guztiontzako onuragarria izango zena.

Nehuof eskola, metodologiaAldatu

Eskola honen helburu nagusia haurrak heztea zen. Lan egiten irakasten zituen bere enpresa txikian, horrela, enpresa aurrera ateratzen zuen haurrak hezten zituen bitartean. Beraz, eskola industrial bat sortu zuen. Modu honetan, Pedagogoak haurrei bizileku bat, arropa, formakuntza, janaria eta abar ematen zien lanaren trukean. Horrela, Pestalozziren baserria, 1774an txiroei zuzendutako institutu bihurtzen hasi zen.

Pedagogoaren nahia giro praktiko bat sortzea zen, bertan haurrak bere kabuz pobrezia gainditzeko gaitasuna lortu zezaten. Irakasteko erabilitako metodo berriak arrakasta izan zuen, izan ere, geroago, Europan zehar eskola pestalozziarrak sortu ziren. Heziketa metodo berrian, garrantzia ematen zaio gauzen intuizio sentsibleari, honen bitartez sortzen baitdira ideiak eta kontzeptuak. Gaiak lantzeko modu sinple batetik hasi, eta gero eta konplexuago bihurtzen da haurraren momentuko garapen mentalera egokituz. Jakintza handituz doa, intuizio korapilatsu batetik hasiz, ideia argi eta ezberdinak lortu arte. Metodo didaktiko eta unibertsala proposatzen du, ikasle-irakasle harreman hurbila eskaintzen duena. Honen bitartez, Pestalozzik bere ikasleek aitatzat hartzea eta maitatzea lortu zuen. Bere eskola heziketa popularraren proposamena da. Kalkulu, hizkuntza eta irakurketa irakasteko metodoak berritu zituen. Ez zuen llibururik erabiltzen, gorroto zituelako, artifizialak kontsideratzen baitzituen. Errekurtso gutxiko umeak integratzea zen bere helburu nagusia. Bere ikasleak etorkizuneko irakasleak izango zirela uste zuen. Irakaslea ez zen autoritatedun pertsonatzat hartzen. Zentzu honetan, irakaslea, ikaslearen zerbitzura egon behar zuen (Lara Amor, 2013).

Bere esaldi famatuenen artean aurki ditzakegu: "Tarde o temprano seguro que la naturaleza se vengará de todo lo que los hombres hagan en su contra"; "Para cambiar a la persona hay que amarla"; "Nuestra influencia llega sólo a donde llega nuestro amor"; "La educación es el desarrollo natural, progresivo y sistemático de todas las facultades" y "Un niño que no se siente querido, difícilmente puede ser educado".

Proiektu hau handitzen joan zen, 1776an 22 haur bizi ziren Neuhof eskolan, eta bi urte beranduago, 37 haur. Ondorioz, bi eraikin gehiago sortu behar izan zituzten eta nekazari eta ehule profesionalak kontratatu zituzten lan orduetan haurraz kargu egiteko, irakasteko eta zaintzeko. Honetaz aparte, aritmetika, irakurtzen eta idazten ere irakasten zitzaien. Pestalozziren borondatea, haurren bihotzak egia eta maitasunean oinarritutako bizitza moral baterako epeltzea zen (Dr. Arthur Brühlmeier, 2016).

Pestalozzi idazleAldatu

Pestalozzik Neuhofean igarotako garaian, bere egoera ekonomikoa txarra zenean, idatziak egiten zituen dirua lortzen saiatzeko. Horrela, bere esperientzia eta ideiak transmititzen zituen eta bera bezala pentsatzen zutenen eta bere proiektuan sinisten zutenen laguntza ekonomikoak jasotzen zituen. Modu honetan, pedagogia arlorako garrantzitsuak izan diren Pestalozziren zenbait idatzi gorde dira gaur egunera arte. Idatzi hauen bidez, pedagogoak politikoki eta sozialki eragina izateko bide bakarra aurkitu zuen. Idatzietan, pobrezia eta haur txiroen hezkuntzaren egoeraren errudun nagusia gizartea zela adierazi zuen beste batzuen artean. 1780 eta 1798 artean “Lienhard und Gertrud” (Lienhard eta Gertrud) eta “Christoph und Else” (Christoph eta Else) idatzi zituen. Bertan, historiagile, eskubideen eta herri bizimoduaren inguruko jakintsu, nobelista, hezitzaile, politiko eta edozein motatako galderetan erreparatzen den ( gizartea, giza natura, erlijioa, eskubideak...) filosofo moduan ageri da. Lehen aipatutako lehen idatzia 60 idatzi luze eta motzek osatzen duten 3 libururkiz osatutako lana da. Garrantzi handikoa izan zen eta hainbat hizkuntzara itzuli zuten. Pestalozzik arreta jartzen du herri batek osatutako komunitate osoan eta ez pertsona singular batean, berrikuntza honek irakurleengan interesa sorrarazi zuen.

BitxikeriakAldatu

Neuhof eskolaren porrotaAldatu

Pestalozzik proposatutako Neuhof eskolak porrot egin zuen, izan ere, pedagogoak ez zituen jakintza ekonomiko handirik eta ez zen gai izan irabaziak lortzen eskola aurrera atera eta mantentzeko. Hasieran, lagunen, ezagunen eta familiaren bitartez lortutako diruaz baliatu zen, eta geroago eskaera zabala egin zuen bere idatzien bitartez proposatutako eskola defendatzen zuten denoi. Ekarpen horiek itzuliko zituela zin egin zuen, ziur zegoelako umeek lana ikasi bezain pronto, autofinantzaketaz instituzioa mantentzeko gai izango zirela. Hau ez zen horrela gertatu, umeak elikatuak eta ikasiak zirenean, haien gurasoak bila etortzen baitziren etxean familiarentzat lan egin zezaten. Horrez gain, umeek egindako ehunak ez ziren kalitate handikoak eta merkeago saltzera behartuta zeuden, irabaziak murriztuz.

Pestalozzi burugogorra, bere ideia amaierararte defendatu zuenAldatu

Porrot honek, ez zuen Pestalozzi gelditu. Izan ere, pedagogoaren ametsa pobreentzako eskola edo institutu bat zuzentzea izaten jarraitu zuen bere bizitza osoan zehar. Horregatik beste institutu batzuk zabaldu zituen gerago Burgdorf-en eta Yverdon-en, baina hauek ez ziren berak benetan nahi zituen modukoak. 1818an bere idatzien bitartez diru nahiko lortzean, berriro ere saiatu zen pobreentzako institutu bat zabaltzen, baina oraingoan Yverdonen. Honek ere, porrot egin zuen berehala. 80 urte beteko zituela, Neuhofera bueltatu zen, eskola berpizteko asmoz. Zori txarrez, Pestalozzik ezin izan zuen azkenengo proiektu honekin saiatu, urte hartan hil zen eta.

Suizidiotik hurbilAldatu

Pestalozziren eskolen egoera latzenetan ere, Isaak Iselin filosofoak pedagogo suitzarraren aldekoa zen, beregan eta bere ideian sinisten eta konfiantza zuen eta bere laguntza eskaini zion beti. Pestalozzik Isaaki idatzitako nekrologia batean, adierazten du nola filosofoak desesperazio egoera gainditzera lagundu zuen eta bertatik ondorioztatu daitekela, seguruenik suizidioa ekiditu zuela berari esker.

Pestalozzi familia sortzaile bezalaAldatu

Pestalozzi Anna Schulthess-rekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten. Semeari Rousseauren omenez, Jean Jacques izena jarri zioten.

ErreferentziakAldatu

Dr. Brühlmeier, A. (2016). Los años en el Neuhof. © 2016 Verein «Pestalozzi im Internet»: Heinrich Pestalozzi.http://www.es.heinrich-pestalozzi.de/biografia/los-anos-en-el-neuhof/

Amor, L. (2013).Pestalozzi eskola. Eskola inklusiboaren oinarriak. http://eiolaraamor.blogspot.com.es/2013/04/peztalozzi-eskola.html