Neokontserbadurismo

ideologia politico

Soziologian eta politikan, neokontserbadurismoa XX. mendearen amaieran Estatu Batuetan sortu zen mugimendu politikoa da, higikunde kontserbadoreen ezaugarriak areagotzen zituena.[1] Neokontserbadorismoa 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan sortu zen mugimendu politiko bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrataren kanpo-politika gero eta baketsuagoaren, gero eta handiagoa den New Left edo Ezkerra Berriaren eta kontrakulturaren aurkako erreakzio gisa, bereziki Vietnamgo Gerraren aurkako protestetan.

Historikoki, "neokontserbadore" terminoak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan estalinismoaren aurkako ezkerretik AEBetako kontserbadorismoaren eremurainoko bidaia ideologikoa egin zutenei egiten die erreferentzia. Mugimendua Norman Podhoretzek argitaratutako Commentary aldizkarian sortu zen.[2][3] George W. Bushen presidentetzan, bere jarraitzaileetako batzuk- tartean Paul Wolfowitz, Elliott Abrams, Richard Perle edota Paul Bremer- ospetsu bilakatu ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. Egungo Euskararen Hiztegia Euskal Herriko Unibertsitatea
  2. Vaïsse, Justin. (2010). Neoconservatism: The biography of a movement. Harvard University Press, 6–11 or..
  3. (Ingelesez) Balint, Benjamin. (2010). Running Commentary: The Contentious Magazine that Transformed the Jewish Left Into the Neoconservative Right. .

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.