Nen Hithoel

Nen Hithoel, Tolkienen legendariumean, laku luze eta obalatu bat da, Argonath ateen aurrean hedatzen zena, Anduin ibaian.

Muino gris eta malkartsuz inguratua zegoen, euren zuhaitz estalkiekin, baina tontorrak biluzik zituzten, zuhaitzik gabe. Hegoaldeko muturrean, hiru muino zeuden. Lakuaren erdian zegoena, Tol Brandir zen. Lakuaren ekialdeko ertzean zegoena, Amon Lhaw, eta, mendebaldeko ertzekoa, Amon Hen.

Lakuko ura, Rauroseko urjauzietan erortzen da 32 kilometro inguru hegoalderago. Emyn Muil muino harritsuek inguratzen dute.

EtimologiaAldatu

Bere sindarinezko izena, Laku Lainotsu bezala itzul daiteke, hith hitzaz, "lainoa" esan nahi duena, KHIS edo KHITH erroa, eta oelez osatua, "urmael" edo laku esan nahi duena, AY erroa (Hithaeglir edo Aelinuialen bezala).

Kanpo estekakAldatu