Argonathak, Tolkienen legendariumean, eta, batez ere, Eraztunen Jauna izeneko bere lanean agertzen den fikziozko monumentu bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1250. urtean Romendazil II.a erregearen erregealdian, Nen Hithoelen parean eraikitako bi estatua erraldoi dira, Anduin ibairako sarrera zaintzeko, Gondorreko antzinako iparraldeko mugan.

Bere izenak, bi harri noble esan nahi du, baina erregeen zutabeak ere deituak dira, Elendilen seme ziren Isildur eta Anarion anaiak irudikatzen baititu, Gondorreko lehen erregeak. Lehenengoaren ondorengoak dira Arnorreko erregeak, Aragorn bera barne, Erresuma Bateratuko errege bezala koroatua izan zena. Bigarrenaren ondorengoak, Gondorreko erregeak dira.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argonath