Nehesy, Egiptoko XIV. dinastiako lehen faraoia izan zen, K.a. 1705 inguruan gobernatu zuena, Ryholten arabera.

Nehesy

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HeriotzaK.a. XVII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Bere izenak, Nubiarra esan nahi du, errege honek, soilik Niloren deltan edo delta honen zati batean behintzat gobernatu zuela ziurra den arren.

Eskarabeoren baten gainean, bere izenaren jarraian, "erregearen semea" esaldia egoteak, dinastiaren sortzailea ez zela izan suposarazten du; aldiz, espezialista ugarik, bere izena galdu egin den eta Turineko Errege Kanonaren 7. zutabeko azken lerroetan idatzia zegoen faraoi baten semea izan zela diote.

Bere dinastiak, XIV.a Manetonen arabera, delta kontrolatu zuen Egiptoko XIII. dinastiaren garai berean, hasieraren unea ziur zehaztea posible ez den arren, edozein kasutan, K.a. 1700 inguruan izan beharko zuena; egileren batzuk, bi dinastiak ia aldi berean agertu zirela uste dute.

Berriki eginiko indusketek, Manetonek egindako, XIV. dinastiaren hiriburua Xois izanaren afirmazioa gezurtatu dute, Avarisera eramanez, egungo Tell el-daba.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Nehesyri buruz, monumentu ugari daude, horien artean, obelisko bat, Tanisetik etorritakoa, Avarisen aurkitutako hilarri bat, estatua bat eta zenbait eskarabeo.


Aurrekoa
Merkara (Egiptoko XIII. dinastia)
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIV. dinastia
Ondorengoa
Salitis (Egiptoko XV. dinastia)