Gas negar-eragile
Gas negar-eragilea arma kimiko mota bat da. Aurrenekoz Lehen Mundu Gerran (1914-1918) erabili zuten[1]. Gaur egun herritar zibilen aurka erabiltzen dira manifestazio eta istiluetan, negarra, narritadura eta behin-behineko itsutasuna sorrarazteko. Efektu hauek sortzen dituen edozein konposatu kimiko konposatu negar-eragiletzat jo daiteke, baina istiluen aurkako erabilera duten gas negar-eragileek toxikotasun baxuko konposatu kimikoak dituzte, ez hilgarriak. Gaur egun gas hauek gerra batean erabiltzea Genevako Konbentzioak urratzea litzateke[2].
Osagai kimiko ohikoenak bentzilo bromuroa edo CS gasa (o-clorobenzilideno malononitrilo) dira. Begien eta arnasketa aparatuaren narritadura sortzen du. Aerosol edo granada moduan erabil daiteke. Bere erabilera oso zabaldua dago herrialde askotako segurtasun indarren artean, atxiloketak egiteko, istiluak kontrolpean mantentzeko edo manifestazioak desegiteko.
Ez dago gas negar-eragile arrunten aurkako antidoto berezirik[3][4]. Narritadura arintzeko aurpegira bota behar da bikarbonato sodikoa limoiarekin, edota gaseosa. Esnea edatea ere ona izan daiteke ahoko eta eztarriko narritaduraren aurka, baina begietan esnea jartzea arriskutsua izan daiteke[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Gas lacrimógeno» Britannica Enciclopedia Moderna. Encyclopaedia Britannica, 1099 or. ISBN 9781615355167. https://www.google.ru/books/edition/Britannica_Enciclopedia_Moderna/YficAAAAQBAJ?hl=ru&gbpv=1&dq=gas+lacrim%C3%B3geno+Primera+Guerra+Mundial&pg=PA1099&printsec=frontcover.
- ↑ (Ingelesez) D'Amato, Anthony. (1995). International Law and Political Reality: Collected Papers. Springer Netherlands, 39 or. ISBN 9789041100368..
- ↑ (Ingelesez) Schep, Leo J.; Slaughter, R.J.; McBride, D.I. (2015). Riot control agents: the tear gases CN, CS and OC—a medical review. in: BMJ Military Health. 161, 94-99 or. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Kim, Yonwook J.; Payal, Abhishek R.; Daly, Mary K. (2016). «Effects of tear gases on the eye» Survey of Ophthalmology 61: 434-442. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Milling, Marla. (2020). «The Risks Of Using Milk To Soothe Tear-Gassed Eyes; An Expert Says Use Water Instead» Forbes.