Nefrotoxikotasun

Giltzurrunean toxikotasuna eragiten duen substantzia. Horien artean daude analgesikoak, antiinflamatorioak, hainbat antibiotiko, antineoplasikoak, metal astunak eta disolbatzaile organikoak

Nefrotoxikotasuna[1] giltzurruna kaltetzen duen toxikotasuna da. Nefrotoxina izeneko substantziek eragiten dute. Horien artean daude analgesikoak, antiinflamatorioak, hainbat antibiotiko, antineoplasikoak, metal astunak eta disolbatzaile organikoak.[1] Gernuaren kontzentrazioan esku hartzen duten prozesuek toxikoak kontzentratzeko ere balio dute, azkenean likido tubularrera iristen direnak, hurbileko hodixketan zehar hedapen pasiboaren bidez sartzen laguntzen baitute. Beraz, gerta daiteke odol-plasman toxikoa ez den kontzentrazioa duen agente kimiko batek giltzurrunetan kontzentrazio toxikoak izatea. Azkenik, xenobiotikoen garraioak, gordetegiak eta metabolismoak giltzurrunak lesio toxikoak izateko duen joera areagotzen dute.[2][3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
  2. Gisbert Calabuig, Juan Antonio. (2009). Medicina legal ytoxicología. (4. argitaraldia) Madril: Editorial Diaz de Santos.
  3. Repetto Jiménez, Manuel; Repetto Kuhn, Guillermo. (1988). Toxicología fundamental. Bartzelona: Científico-Médica.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.