Neferkara Neby

Neferkara Neby edo Neferkara III.a, Egiptoko VII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 2170 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko lehen tarteko aroaren garaian.

Neferkara Neby
Abydos KL 07-04 n43.jpg
Faraoi

Bizitza
Jaiotza K.a. XXIII. mendea
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza K.a. XXIII. mendea ( urte)
Hobiratze lekua Pyramid of Neferkare Neby (en) Itzuli
Leinua Egiptoko VIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Ordena Zaharra, Egiptoko VI. dinastiaren amaieran hondoratu zen eta Goi Egiptoko nomoetako gobernariek, euren lurraldeengan nagusitasuna ezarri zuten. Gobernari hau, zailtasun ekonomiko edo politikoen garai batean sortutako denbora baterako agintari kontseilu batetakoa ere izan zitekeen. Egoerak, Menfisen, kaotikoa izan behar zuen, Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, dinastia "Menfiseko 70 erregez, 70 egunez gobernatuz" osatu zela baitio.

Neferkara Neby, ziuraski, VI. dinastiako Pepi II.a faraoiaren seme bat izan zen.

Bere izena, honako hauetan dago:

Abisodeko Errege Zerrenda. 43. kartutxoa.


Aurrekoa
Neferkara II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko VII. dinastia
Ondorengoa
Dyedkara Shemai