Nebulosa bipolar bat ardatzaren inguruko bere simetriagatik eta bi lobuludun bere itxuragatik bereizten den nebulosa bat da.

Tximeleta Hegoen Nebulosa, nebulosa bipolarrik ezagunenetako bat.

Gehienen kasuan hala ez den arren, nebulosa planetario askok egitura bipolar bat dute. Litekeena da bi nebulosa motak (bipolarrak eta ez bipolarrak) zuzenki erlazionatuak egotea, mota bat bestearen aurrekoa edo ondorengoa izanda nebulosaren eboluzio prozesuan.

Eraketa aldatu

Nebulosetan egitura bipolarra sortzea ahalbidetzen duten arrazoi zehatzak ezagutzen ez diren arren, hauek isuri molekular bipolar deritzon prozesuarekin lotuta egon daitezke, non izar batek isuri oso energetikoak kanporatzen dituen bi poloetatik. Teoria batek isuri hauek izarra inguratzen duen materialarekin talka egiten duela defendatzen du, izar hautsa zein aurretik supernoba bezala kanporatutako materia geruzak izan.

Adibideak aldatu

Jarraian ikusten den taulan nebulosa bipolarren adibideren batzuk erakusten dira. Nebulosa planetarioak hondo txurian agertzen dira, eta protonebulosa planetarioak, benetako nebulosa planetario bihurtu aurreko fasea, hondo gorrian.

Izena Beste izen bat Konstelazioaa Distantzia (argi-urteak)
Homunkulu nebulosa Eta Carinaeko Nebulosa Carina 7.500
Tximeleta Hegoen nebulosa M2-9 Nebulosa Ofiuchus 2.100
Inurri nebuosa Mz 3 Nebulosa Norma 3.000
Harea Erloju nebulosa MyCn 18 Musca 8.000
Tximeleta NGC 2346 NGC 2346 Monoceros 2.000
Kalabaza nebulosa OH 231.84 +4.22 Puppis 5.000
Arraultzaren nebulosa RAFGL 2688 Cygnus 3.000
Azukrezko Kotoi Nebulosa IRAS 17150-3224 Scorpius ?
Boomerang nebulosa ESO 172-7 Centaurus 5.000

Kanpo estekak aldatu