National Center for Biotechnology Information

National Center for Biotechnology Information (NCBI; euskaraz: «Bioteknologiaren Informaziorako Zentro Nazionala») Estatu Batuetako National Library of Medicine erakundearen partea da, National Institutes of Health edo NIH-ren adarra. Biologia molekularraren informazio iturri gisa 1988an sortu zuten.[1]

National Center for Biotechnology Information
US-NLM-NCBI-Logo.svg
Datuak
Izen laburraNCBI
Motaikerkuntzarako institutua eta data library (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteUnited States National Library of Medicine (en) Itzuli
Erabiltzen du
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaUnited States National Library of Medicine (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1988ko azaroaren 4a
webgune ofiziala
Twitter: ncbi LinkedIn: ncbinlm Edit the value on Wikidata

HistoriaAldatu

Zentroa 1988ko azaroaren 4an sortu zen. Helburua Biologia molekularraren informazio iturri garrantzitsua izatea zen. Genomen sekuentzien informazioa GenBanken biltzen eta berritzen dituzte momenturo. Halaber gai desberdinei buruzko artikulu zientifikoen zerrendak egiten eta PubMeden koordinatzen dituzte; gai nagusiak hauek dira: biomedikuntza, biokimika, genetika eta genomika. Halaber, giza-gaixotasun genetikoen bilduma egiten dute, beste informazio bioteknologikoekin batera.

EzaugarriakAldatu

NCBIren datu-base guzitan edonoren eskuetan daude on-line moduan. Horretarako Entrez bilatzailea erabili behar da.

NCBIk, bestetik, tresna bioinformatikoak eskaintzen ditu. Tresna horiekin DNA sekuentziak, Azido erribonukleiko eta proteinak azter daitezke. Gehien erabiltzen dena BLAST izenekoa da.

David LipmanAldatu

David Lipmanek NCBI zuzentzen du. Lipman BLAST sekuentziazio programaren jatorrizko egile bat da. Orokorrean, bioinformatikan oso ospetsua da. NCBItik kanpo beste ikerketa taldeak zuzentzen ditu, Stephen Altschulek zuzendutakoak barne; Stephen Altschul BLASTen koegilea da. Beste proiektuak David Landsman eta Eugene Koonin-enak dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu