Narin (irlandera An Fhearthainn) Irlandako Donegal konderriko mendebaldeko kostaldean dagoen udalerri bat da, Gweebarra badian. Bertan Naringo hondartza dago (Narin Strand), luzez 2 kilometro dituelarik. Ardara udalerritik 8 kilometro iparraldera, Glenties udalerritik 11 km ipar-mendebaldera eta Dungloe udalerritik 13 km hegoaldera dago.

Narin
An Fhearthainn
giza kokalekua
Port Noo herria Naringo hondartzatik ikusita. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlanda
Ulster
Donegalgo konderria
Geografia
Koordenatuak54°47′51″N 8°16′57″W / 54.7975°N 8.2825°W / 54.7975; -8.2825
Map
Altuera12
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Udalerri honetatik 250 metrotara Inishkeel uhartea dago. Udalerrian bi taberna, The Cope kateko merkatalgunea eta hondartza eta karabana aparkalekuan denda txikiak daude. Bestalde, 18 zulodun golf zelaia eta golf elkartea ere badaude.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu