Napo Ekuadorko ibai bat da, Amazonas ibaiaren adarra. Antisana, Sincholagua eta Cotopaxi sumendietako elurretatik datozen ibai askotatik sortzen da. Napo probintzia zeharkatzen du, eta hari izena ematen dio; gero, kilometro gutxira, Ekuadorko oihaneko lautadetara iristen da. Puerto Francisco de Orellana herrian Coca ibaia batzen zaio eta aurrerago, Yasunitik gertu, Ekuador-Peruko mugan, Aguarico ibaia batzen zaio. Ondoren, Peruko lurraldetik jarraituz, Amazonasekin topo egiten du, 1.400 km inguruko bidea eginda.

Napo
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.130 km
Geografia
Map
Koordenatuak1°03′05″S 77°48′10″W / 1.051501°S 77.802765°W / -1.051501; -77.802765
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera115.000 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
IturburuaCotopaxi
Bokalea
()
Amazonas

Amazonasera isurtzen den lekutik ibaian gora, Napo nabigagarria da itsasontzi arruntentarako 350 km inguru, eta kanoetarako kilometro batzuk gehiago.

Kanpo estekak aldatu