Nan Tathren, "sahatsaren harana" esan nahi duena sindarinez, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den sahasti bat da. Mendebaldeko Beleriandeko lurretan dago, Arvernienetik iparrekialdera eta Andrametik hegoaldera. Nan-Tathrenen, Narog ibaiak, bere urak Sirion ibaian isurtzen ditu, eta azken honen ibilbidea, lasai doa lur horietatik aurrera.

Voronwë elfoa, Turgon erregeak, Nirnaeth Arnoediad guduaren ondoren Zirdani bidali zion mezularietako bat, Balar uharterako bidaian atzeratu zen, Nan Tathreneko larreetan harantz eta honantz ibiliz, hauen edertasunak liluratuta.

Gondolinen erorketatik bizirik mantendu zirenek, Nan Tathrenen atseden hartu zuten denbora batez, eta han, euren suntsitutako hiria gogoratu zuten. Tuorrek ere idatzi zuen bere seme Eärendilentzako, Ulmo valarraren Nevrasteko kostalderako iritsiera kontatzen zuen kantu bat, eta kantu horrek, biengan, itsasoaganako nostalgia piztu zuen, hala, basoa utzi eta kostalderantz bidaia jarraitzea erabaki zutelarik.

Bi dorreak izeneko liburuan, Barbol Entak, Nan Tathrenen quenyazko aldaerak diren Tassarinan eta Nan-Tasarion erabiltzen dituen kantu bat kantatzen du.

Kanpo estekak aldatu