Nan Elmoth (quenya hizkuntzan "ilunabar izartsuaren harana" esan nahi duena) Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko baso bat da. Beleriand ekialdean dagoen baso bat da, Doriath erresumaren ekialdean eta Estoladen iparraldean. Celon ibaiaren ibilgua Nan Elmothetik iparmendebaldera igarotzen zen.

Eöl eta Aredhel Nan Elmothen.

Telerien errege zen Elwë edo Thingolek baso handiak zeharkatzen ohi zituen bere laguna zen Finwë, Noldorren erregea zena bisitatzeko. Behin, Thingol Nan Elmothera iritsi zen eta urretxindorrak kantatzen entzun zituen. Orduan, sorginkeria batek harrapatu zuen eta txoriak jarraitu zituen, Nan Elmothen sakon-sakonean barneratuz, izarrek argiztaturiko garbiune batera iritsi zen arte, eta han topatu zuen Melian maiarra. Thingolek ikusi zuenean, berataz maitemindu zen, eta ukitzean mugitu ezinik geratu zen. Biak hantxe, Nan Elmothen denbora asko egon ziren, eta, bitartean, basoko zuhaitzak Erdialdeko Lurraldeko garaienak izateraino hazi ziren.

Beranduago, Eöl Elfo Iluna Nan Elmothera bizitzera joan zen, eta han urteetan zehar bizi izan zen. Aredhel basoan galdu zenean, Eöl berataz maitemindu zen, eta Nan Elmothetik ihes egin ez zezan sorgindu zuen. Bertan ezkondu ziren eta elkarrekin seme bat izan zuten, Maeglin. Urte asko beranduago, Nogrodeko nanoek Eöl jai batera gonbidatu zutenean, Aredhel eta Maeglinek, une hori Nan Elmothetik ihes egiteko probestu zuten.

Kanpo estekak

aldatu