Namadgi Parke Nazionala

Namadgi Australiako Canberran dagoen parke nazionala da, hiriburuaren hego-mendebaldean, Hegoaldeko Gales Berriaren mugan. Hiriburuaren %46a parke horrena da. 1994an eman zitzaion Parke Nazionalaren kalifikazioa.

Namadgi Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Garaiera1.340 m
Motanational park of Australia (en) Itzuli eta Parke nazional
Azalera777,8 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°40′00″S 148°57′00″E / 35.6667°S 148.95°E / -35.6667; 148.95
Estatu burujabe Australia
Mainland territory of Australia Australiako Hiriburuaren Lurraldea
Mendizaletasuna

Etimologia

aldatu

Namadgi izena bertako indigenek eman zioten.

Historia

aldatu

Indigenen presentzia aspaldikoa da inguru honetan, gutxienez azken 21.000 urtetan. Parkean haien aztarna arkeologiko asko daude, 800 urte dituzten margolanak barne. Heri horientzat inguru honek garrantzi handia du, bereziki Ngunnawal herrirako; horregatik, parkearen gestioa haien oneritziez egiten da. 2001eko apirilean Canberrako autoritateekin ituna sinatu zuten.

Kolono europearrak 1830 inguruan heldu ziren eta etxaldeak sortu zituzten.

Parkea 1994an sortu zen.

Ezaugarriak

aldatu

Parkeak Australiar Alpeen ipar aldea babesten du; granitozko gailurrak espektakularrak dira. Ekosistema desberdinak aurki daitezke: larreak, eukalipto basoak, goi mendietako paisaiak... Fauna ere barietate handikoa da: ekialdeko kanguru grisak, walabiak, wombatak, mika australiarrak, loroak eta beleak. Parkean dauden urtegiek Canberra hiria urez ornitzen dute.

Klima subalpinoa da, neguan hotza eta udan beroa. Eguraldia oso azkar aldatzen da. Elurra ez da arraroa parkean, batez ere Bimberi eta Brinbadella gailurretan. Mendi altuena 1.911 metro dituen Bimberi haitza da.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu